Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa

12:43

Italiako Giroa

4. postuan zegoen

Joao Almeidak Italiako Giroa utzi du, covid-19an positibo emateagatik

EITB MEDIA

Portugaldarra laugarren zegoen sailkapen nagusian eta bera zen Mikel Landak hirugarren postuari eusteko zuen mehatxu nagusia.

  • Joao Almeida

    Joao Almeida. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Joao Almedia (UAE Emites) portugaldarrak Italiako Giroa utzi du covid-19an positibo emateagatik. Almeida laugarren zen sailkapen nagusian, Richard Carapaz liderrarengandik 1:54ra, eta Mikel Landaren hirugarren postutik 49 segundora.

Landak asteazkenean lortu zuen hirugarren postura igotzea, Almeidaren kalterako. Portuigaldarraren erretiroak podiuma lortzeko bidea errazten dio arabarrari, orain Almeidaren laugarren postua hartu duen Vincenzo Nibali 4:43ra baitauka.

Almeida zen faborito nagusia igandean Veronan jokatuko den erlojupekoari begira. Etapa horrekin amaituko da Giroaren aurtengo ekitaldia.

2022ko edizioan covid-19agatik lasterketa utzi behar izan duen bigarren txirrindularia da Almeida, 16. etapan Jonathan Caicedo ekuadortarrarenaren ostean.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    29 17:00 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Peña II vs Larrazabal

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena