Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa
Italiako Giroa
ITZULPENA
ALESSANDRO RUTA | EITB MEDIA
Rutak Giacomo Leopardi idazle italiarraren "L'infinito" olerkia irakurri zuen, eta haren euskarazko esanahia zein den jakitera eman nahi izan du.
Alessandro Ruta. Argazkia: EITB
Pescara eta Jesi hiriak batu zituen Italiako Giroko 10. etapako ETB1eko zuzeneko emanaldian, Alessandro Ruta kazetari italiarrak haren herrikidea izan zen Giacomo Leopardi idazlearen L'infinito olerkia irakurri zuen, Ez Da Giro! saioaren barruan.
Hainbat jarraitzalek olerki horren esanahiari buruz galdetu diote Rutari, eta hark aipatu olerkiaren euskarazko esanahia zein den jakitera eman nahi izan du.
Hona hemen jatorrizko olerkia, eta haren euskarazko esanahia, Alessandrok berak itzulita (italiera arkaikotik, egungo italierara eta azkenik, euskarara):
JATORRIZKOA:
Sempre caro mi fu quest'ermo colle,
e questa siepe, che da tanta parte
dell'ultimo orizzonte il guardo esclude.
Ma sedendo e mirando, interminati
spazi di là da quella, e sovrumani
silenzi, e profondissima quïete
io nel pensier mi fingo; ove per poco
il cor non si spaura. E come il vento
odo stormir tra queste piante,
io quello infinito silenzio a questa voce vo comparando:
e mi sovvien l'eterno, e le morte stagioni,
e la presente e viva, e 'l suon di lei.
Così tra questa immensità s'annega il pensier mio:
e'l naufragar m'è dolce in questo mare.
EUSKARAZKO BERTSIOA:
Betidanik maite nuen muino bakarti hau, eta estaldura hau:
azken horizontearen hainbeste begirada baztertzen duenak.
Baina esertzen eta begiratzen, haratago espazio mugagabekoak,
eta giza gaindiko isiltasunak, eta oro lasaitasun sakona,
itxura egiten dut nire pentsamendua;
bihotzak ez du beldurrik izango.
Eta haizeak bezala ia landareen artean entzuten dut,
ni ahots honekin isiltasun infinitu hori nabil konparatzen.
Eta betirako oroitzen naiz, hildako sasoiak, oraina eta bizirik,
eta bere soinua. Beraz nire pentsamendua handitasun honetan itotzen da,
eta naufragioa goxo datorkit itsaso honetan.
Hurrengo zuzenekoak
20 | 15:10 - 17:30 | ERREMONTEA | Berria txapelketaren finala |
20 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Ezkurdia vs Zabala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa