Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa

17:43

Italiako Giroa

11. etapa

Dainesek eskuratu du garaipena Giroko 11. etapan, esprintean Gaviria mendean hartuta

A. B. E. | EITB Media

Alberto Dainesek irabazi du Italiako Giroko 11. etapa. Italiarra nagusi izan da esprintean Gaviria eta Consonni gaindituta.

  • Dainese

    Dainese, 11. etapan lortutako garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alberto Dainesek (Team DSM) irabazi du Italiako Giroko 11. etapa, asteazken honetan Romagna eta Reggio Emilia artean egin dena, 203 kilometroko ibilbidearekin. Juan Pedro Lopezek (UAE Emirates) lidergoari eutsi dio.

Daineseren estrategia bikaina izan da esprintean, eta atzetik etorrita helmugako marra gainean gainditu du bigarren izan den Gaviria. Hirugarren postua Simone Consonnirentzat (Cofidis) izan da.

Luca Rastelli (Bardiani-CFS-Faizané) eta Filippo Tagliani (Drone Hopper-Androni Giocattoli) txirrindulariek tropeletik ihes egin dute etapa hasieran; hala ere, tropelak harrapatu egin ditu 111. kilometroan. Richard Carapazek (Ineos Grenadiers) hiru segundoko gain-saria lortu du, 129 kilometroan kokatuta egon den tarteko eprinta irabazita. Carapaz sailkapen nagusiko bigarren postuan da orain, liderrarekiko 12 segundora.

Helmugarako 40 kilometro falta zirenean Dries de Bondtek (Alpecin Fenix) erasoa jo du, eta lasterketa buruan ibili da ia azkenera arte, baina tropelak harrapatu egin du amaierarako 1,5 kilometro falta zirenean. Irabazlea esprintean erabaki da, eta Dainese izan da onena.

Sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du Juan Pedro Lopezek; espainiarrak, 12 segundo ateratzen dizkie Richard Carapazi eta Joao Almeidari (UAE Emirates).

11. etapako sailkapena:

1 - DAINESE Alberto (DSM) 4:19:04

2 - GAVIRIA Fernando (UAE) d. b.

3 - CONSONNI Simone (Cofidis) d. b.

4 - DÉMARE Arnaud (Groupama) d. b.

5 - EWAN Caleb (Lotto Soudal) d. b.

6 - CAVENDISH Mark (Quick-Step) d. b.

7 - THEUNS Edward (Trek-Segafredo) d. b.

8 - MODOLO Sacha (Bardiani) d. b.

9 - BAUHAUS Phil (Bahrain Victorious) d. b.

10 - NAESEN Lawrence (AG2R) d. b.

Sailkapen nagusia:

1 - LOPEZ Juan Pedro (Trek-Segafredo) 46:43:12

2 - CARAPAZ Richard (INEOS) + 12"

3 - ALMEIDA João (UAE) d. b.

4 - BARDET Romain (DSM) + 14"

5 - HINDLEY Jai (BORA) + 20"

6 - MARTIN Guillaume (Cofidis) + 28"

7 - LANDA Mikel (Bahrain-Victorious) + 29"

8 - POZZOVIVO Domenico (Intermarché) + 54"

9 - BUCHMANN Emanuel (BORA) + 1'09"

10 - BILBAO Pello (Bahrain-Victorious) + 1'22"

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena