Saskibaloia
Fitxaketa
EITB MEDIA
Mikesell, 24 urtekoa bera, WNBAko Los Angeles Sparks taldetik iritsi da Lointek Gernikara: "Oso ondo hitz egin didate herriaz, klubaz eta zaleen inguruan. Horrenbestez, gogo handia dut nire taldekide berriak ezagutu eta denboraldiari hasiera emateko", adierazi du.
Taylor Mikesellek 25 urte beteko ditu, irailaren 30ean. Argazkia: Lointek Gernika Bizkaia.
Lointek Gernika Bizkaiak Taylor Mikesell eskolta fitxatu du, 2024-25 denboraldirako, euskal klubak asteazkenean iragarri duenez. Mikesell, 24 urtekoa bera, WNBAko Los Angeles Sparks taldetik iritsi da Lointek Gernikara: "Oso ondo hitz egin didate herriaz, klubaz eta zaleen inguruan. Horrenbestez, gogo handia dut nire taldekide berriak ezagutu eta denboraldiari hasiera emateko", adierazi du, Bizkaiko taldea Europara jauzia emateko aukerarik egokiena zelakoan.
Lucas Fernandez entrenatzaileak, ordea, nabarmendu du Mikesellek ez duela zalantzarik izan, fitxaketa egiteko: "Ziur gaude erasoan joko sortzaile bikaina izango dela. Bere ezaugarririk nabarmenena hiruko jaurtiketa da, eta edozein egoeratik jaurti dezake, blokeo zuzenetan edota zeharkakoetan ere", azpimarratu du.
Lointek Gernikak gogora ekarri duenez, taldeak hamaika jokalari ditu baieztatuta, dagoeneko, 2024-25 denboraldirako: Itziar Ariztimuño, Kendra Chery, Marta Alberdi, Laura Westerik, Ane Olaeta, Maya Dodson, Irati Etxarri, Elena Buenavida, Awa Fam, Annika Soltau eta Taylor Mikesell.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | ETB KANTXA: Jaka-Iztueta vs Zabala-Rezusta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa