22:41

Saskibaloia

Eurokopa 2022-2023

IDK Euskotrenek Montpellier liderraren etxean galdu du (88-78)

I. G. | EITB Media

Partida okertuta hasi da gipuzkoarrentzat. Jokalariek ez zuten ia ezer saskiratzen, eta frantziarrek edozein posiziotatik aurkitu dute saria erasoan.

  • IDK Eukotreneko jokalariak

    IDK Eukotreneko jokalariak. Argazkia: @ibaetabasket

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

IDK Euskotrenek garesti saldu zuen Lattes Montpelier multzoko liderraren etxeko porrota. Frantziarrak hirugarren laurdenean aldendu dira markagailuan, baina amaierara arte borrokatu behar izan dute garaipena lortzeko (88-78).

Partida okertuta hasi da gipuzkoarrentzat. Jokalariek ez zuten ia ezer saskiratzen, eta frantziarrek edozein posiziotatik aurkitu dute saria erasoan.

Coulibalyk eutsi die donostiarrei, baina Montpelier hamar puntuen mugara urrundu da lehen laurdenaren amaieran.

Bigarren laurdenaren hasieran boskote galiarrak lau minutu saskiratu gabe eman izanak hegoak eman dizkie donostiarrei, eta 0-7ko partzialarekin partidan sartu dira berriro (31-30).

Gutxi iraun du, etxekoek partidaren hasiera bikaina errepikatu baitute eta aldeak handituz joan dira, euskaldunak hamaikatik behera utziz atsedenaldirako.

Norgehiagoka kolpe truke bihurtu da eta IDK, defentsa bikain batekin eta hirukoen bitartez, bi puntura jarri da frantziarrengandik.

Alde hori, zoritxarrez, luzatu egin da Donostiakoentzat. Montpellier 10 puntura igo da berriro eta dena erabakita zegoela zirudien.

Defentsako beste minutu on batzuek lau puntura hurbildu dute IDK, eta astindua emateko prest zegoela zirudienean, indarrak ahuldu eta aukerarik gabe geratu den arte.

Fitxa teknikoa

88.- BL Montpelier: Vanloo (13), Peters (12), Rabot (2), Bernies (7), Badiane (16)- hasierako bostekoa- Naigre (9), Touré (13), Linskens (16), Marmillod, Badiane, Nzang, Djoko, Tissot.

78.- IDK Euskotren: Adams (6), Yurena Díaz (2), Vanesa Jasa (1), Natalia Rodríguez (3), Coulibaly (19)- hasierako bostekoa- Cardaño (13), María España (21), Kadri- Ann Lass (11), Ana Esnal (2), Cristina Soriano.

Epaileak: Zenis (Eslovakia), Letukas (Lituania) eta Williams (Britainia Handia).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    29 17:00 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Peña II vs Larrazabal

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena