20:33

Saskibaloia

LESIOA

Sandra Ygueravidek hautsita du eskuin eskuko lehen hatza

EITB MEDIA

Gernikako taldeak adierazi duenez, ebakuntza egin beharko diote.

  • Sandra Ygueravide

    Sandra Ygueravide. EITB Mediako bideo batetik hartutako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lointek Gernika Bizkaiak ohar batean jakitera eman duenez, Sandra Ygueravide joko antolatzaileak, eskuin eskuko lehen hatza hautsi du.

Valentziarra Spar Gran Canariaren aurkako partidan jasotako kolpe baten ondorioz lesionatu da, eta ebakuntza gelatik pasa beharko du. Klubak argitu du Ygueravideren itzulera lesioaren bilakaeraren araberakoa izango dela.

Internazionala Espainiako selekzioarekin aurten iritsi da Gernikara. Esperientzia handikoa, hainbat herrialdetan jokatu du (Errusia, Polonia, Turkia...), Euskal Herrira iritsi aurretik, Frantziako ESBVA-Lille Metropole taldean aritu zen bi denboraldiz.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    20 Zuzenean 15:10 - 17:30 ERREMONTEA | Berria txapelketaren finala
    20 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Ezkurdia vs Zabala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena