18:02

Saskibaloia

Kanporaketa

Euroligak Errusiako taldeak lehiaketetatik kanpo utzi ditu behin-betiko

AGENTZIAK | EITB MEDIA

CSKA Mosku, UNICS Kazan, Zenit St Petersburg eta Lokomotiv Kuban Krasnodar 2021-22 denboraldiko Europako lehiaketetatik kanpo geratu dira.

  • Zenit - Baskonia Euroligak partida (2021). Argazkia: EFE

    Zenit - Baskonia Euroligak partida (2021). Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euroligue Basketballek talde errusiarrak (CSKA Mosku, UNICS Kazan, Zenit St Petersburg eta Lokomotiv Kuban Krasnodar) Euroligatik eta Eurokopatik kanpo uztea erabaki du astearte honetan, talde horien aurkako denboraldiko partiden emaitza guztiak baliogabetuta.

Horrela, sailkapen eguneratuan, Barça Euroligako liderra da 19 garaipenekin eta Real Madril bigarren, 18 garaipenekin. Beraz, bi taldeak playoffetarako sailkatuta daude; gainera, kantxa faktorea alde dute. Baskonia hamargarren postuan dago, 10 partida irabazita, 8. dagoen Monakorekiko garaipen bakarrera.

Eurokopan Badalonako Joventut lehena da 11 garaipenekin. Morabanc Andorra, aldiz, hirugarren postuan dago, 9 garaipenekin.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    29 17:00 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Peña II vs Larrazabal

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena