22:16

Saskibaloia

Eurokopa

Lointek Gernikak galdu egin du Virtus Boloniaren aurka

A. B. E. | EITB Media

Bizkaiko taldeak 62-67ko emaitzarekin galdu du Eurokopako multzoen faseko laugarren jardunaldiko partida. Atzerapausoa eman duen arren, H multzoko bigarren postuan jarraitzen du.

3:22
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lointek Gernika Bizkaiak galdu egin du Virtus Segafredo Boloniaren aurka (62-67) jokatu duen Eurokopako multzoen faseko laugarren jardunaldiko partidan. H multzoko beste partidan, Roche Vendeek lidergoa sendotu du Flammes Carolori irabazita (69-72), eta Gernika-Lumoko taldeak bigarren postuan jarraitzen du.

Norgehiagokako lehen hamar minutuak parekatuak izan dira. Bi taldeetako batek ere ez du lortu markagailuan zulo handia irekitzea. Italiako taldeak hiru puntuko errenta (7-10) izan du laurdenaren erdialdean. Ondoren, Lointek Gernikak izan du abantaila (13-10). Lehen laurdena bukatzeko hiru minutu falta zirenean, berdinduta zegoen markagailua (15-15), baina Gernika-Lumoko taldearen aldeko 18-15eko emaitzarekin bukatu da.

Hasiera bikaina eman dio Lointek Gernika Bizkaiak bigarren laurdenari. Nagusi izan da Mario Lopezek zuzentzen duen taldea, eta abantaila handitzen joan da pixkanaka. Etxeko taldea 14 puntuko abantailarekin iritsi da atsedenaldira (40-26).

Bigarren laurdenean lortu duen errentari ondo eutsi dio Bizkaiko taldeak hirugarren laurdenaren erdialdera arte. Hortik aurrera, baina, Virtus Segafredo Boloniak desabantaila murriztea lortu, eta zortzi puntura gerturatu da (48-40). Hala ere, Lointek Gernikak ondo kudeatu ditu azken minutuak, eta 11 puntuko errenta lortu du (52-41) hirugarren laurdenaren amaieran.

Dena alde zuen Lointek Gernika Bizkaiak azken laurdenari ekin aurretik, baina Virtus Boloniak ez du etsi, lanean jarraitu du, eta bost puntura hurbildu da (56-51) amaierarako bost minutu falta zirenean. Gero, Italiako taldeak markagailua berdintzea lortu (59-59), eta aurrea hartu du jarraian (59-61). Azken minutuan, Virtus Segafredo Bolonia izan da nagusi, Lointek Gernika Bizkaia ezinean ibili da, eta Italiako taldeak lortu du garaipena (62-67).

Fitxa teknikoa:

62 - Lointek Gernika Bizkaia (18+22+12+10): Roselis Silva (5), Bjorklund (4), Arrojo (2), Brcaninovic (15) eta Moore (17); Ariztimuño (8), Buch (9) eta Ginzo (2).

67 - Virtus Segafedo Bolonia (15+11+15+26): Battisodo (7), Dojkic (13), Zandalasini (6), Brianna Turner (6) eta Hines-Allen (34); Barberis (1), Pasa eta Tava.

Partzialak 18-15, 40-26 (atsedenaldia); 52-51 eta 62-67 (amaiera).

Epaileak: Georges Wolzfeld (Luxenburgo), Josh Bowe (Erresuma Batua) eta Paul Unsworth (Erresuma Batua). Ez dute inor kanporatu.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    20 Zuzenean 22:15 - 00:30 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Elordi vs Artola

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena