12:06

Saskibaloia

H Multzoa

Lointek Gernikak Eurokopako aurkariak ditu jada

EITB MEDIA

La Roche Vendée Basket Club, Virtus Segafredo Bologna eta Flammes Carolo vs. Piestanske Cajky partidaren irabazlea.

  • Lointek Gernika, iazko Eurokopan. Argazkia: @GKesb

    Lointek Gernika, iazko Eurokopan. Argazkia: @GKesb

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lointek Gernika Bizkaiak Eurokopan (EuroCup Women) parte hartuko du 2021/2022 denboraldian.

EuroCupeko zozketa gaur egin da eta bizkaitarrak H Multzoan daude La Roche Vendée Basket Club talde frantziarrarekin, Virtus Segafredo Bologna italiarrarekin eta Flammes Carolo vs Piestanske Cajky partidaren irabazlearekin batera.

Beste urte batez, eta bosgarren sasoiz jarraian, Gernika Bizkaiak Europatik bidaiatuko du Eurokopari esker. Iaz final laurdenetan sartzeko pausu txiki batera geratu ostean, talde gernikarrak esperientzia errepikatuko du. Mario Lopezen taldea Emakumezkoen Endesa Ligako laugarren sailkatu moduan dago, beraz, ez du aurretiazko faserik jokatu beharko.

Lehen fase horren ostean guztira 48 talde daude, hau da, 4 taldeko 12 multzo .

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    29 17:00 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Peña II vs Larrazabal

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena