20:48

Saskibaloia

Urtarrilaren 17tik 23ra

Lointek Gernikak 'burbuila' batean jokatuko du Eurokopako multzoen fasea

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Oraindik zehazteke dagoen egoitza batean izango da, eta F multzoko hiru aurkarien kontra arituko da partida bakarrera.

  • Paulo Ginzo, Lointek Gernikako jokalaria.

    Paulo Ginzo, Lointek Gernikako jokalaria. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lointek Gernika Bizkaiak Eurokopako multzoen fasea jokatuko du datorren urteko urtarrilaren 17tik 23ra, eta 'burbuila' batean egingo du, hasiera batean aurreikusita zeuden sei partida jokatu beharrean hiru besterik ez ditu jokatu behar izango, FIBAk onartu duen formatu berriaren arabera.

Bizkaiko taldea F multzoan dago kokatuta Flammes Carolo Basket eta La Rochee Vendee talde frantziarrekin batera. Multzoko laugarren taldea Ciudad de La Laguna Tenerifek eta Kangoeres Basket Mechelen talde belgikarra izango da; izan ere, abenduaren 16an bien artean aurrekanporaketa bat jokatuko dute multzoan fasera nor sailkatuko den erabakitzeko..

Oraindik ez dago zehaztuta zein egoitzatan jokatu den 'denak denen aurka' eta partida bakarrera arituko diren lehiaketa labur hori. Bi talderik onenak egingo dute aurrera.

Lointekek zabaldutako oharraren arabera, ondorengo kanporaketak ere " burbuiletan jokatuko dira partida bakarrera”, hiri bakoitzak adar bereko bi norgehiagoka hartuko dituelarik.

Gainera, Eurokopako aurtengo edizioan ez dira sartuko Euroligatik kanporatutako ko taldeak; beraz, laburtu egingo dira lehiaketaren epeak. Horrela, final-zortzirenak eta final-laurdenak martxoaren 14tik 19ra jokatuko dira, eta bigarren burbuila horretatik irtengo dira Lauko Finalean parte hartuko dutenak. Lauko Final hori ere egoitza bakarrean lehiatuko da, apirilaren 9tik 11ra.

Mario Lopez Lointek Bizkaia taldeko entrenatzailearen ustez, formatu berri hori "ez da oso onuragarria" bere taldearentzat, kontuan hartuta aurreko denboraldietan "Europako partidarik onenak" Malosten jokatu dituela, baina "une honetan dagoena" dela onartu du

"Partida guztiak finalak izango dira. Ea unea iristen denean, dena normaltasunez gertatzen den, joka daitekeen eta etxetik kanpo hobeto lehiatzeko eta hurrengo fasera pasatzeko gai garen", adierazi du Lopezek.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    28 12:00 - 14:00 PILOTA | Afizionatuak: Goñi Memoriala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena