13:40

Saskibaloia

Eurokopa

Lointek Gernikak La Roche Vendée taldearen aurka ekingo dio Eurokopari, Malosten

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Bizkaitarrak F multzoan daude sartuta, eta ondo bidean, urriaren 15ean hasiko dira lehiatzen.

  • 2020/2021eko Emakumeen Eurokopako F multzoa osatzen duten taldeak

    2020/2021eko Emakumeen Eurokopako F multzoa osatzen duten taldeak. Argazkia: Lointek Gernika

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lointek Gernikak urriaren 15ean ekingo dio beste urtebetez Eurokopa txapelketa jokatzeari. Multzoen fasea etxean, Malosteko kantxan, ekingo diote gernikarrek Frantziako La Roche Vendée taldearen aurka, astelehen honetan Munichen egin den zozketak azaldu duenez.

Bizkaiko taldea F multzoan kokatu da, Frantziako Carolo Basket eta La Roche Vendée taldeekin batera (seigarren eta zazpigarren tokietan sailkatu ziren joan zen denboraldian bere herrialdeko txapelketan). Aipatutakoei Ciudad de La Laguna Tenerife eta Kangoeroes Malinas taldeek jokatu beharreko aurre kanporaketako garailea gaineratuko zaie.Lointek Gernikak jakinarazi duenez, FIBAk irailaren 1ean erabakiko du "lehiaketa hasteko adostutako datak mantenduko diren edo beste formaturen bat bilatuko den", koronabirusaren pandemiaren garapena ikusita.

Mario Lopezek zuzentzen duen taldeak laugarren aldiz jokatuko du kontinenteko bigarren txapelketa nagusia, eta zuzenean sartuko multzoen fasean, azken liga txapelketa hirugarren postuan amaitu ostean.

Lointek Gernikaren egutegia multzoen fasean: 

Lointek Gernika – La Roche Vendée  (Urriak 15 de octubre)

Flammes Carolo – Lointek Gernika   (Urriak 22 de octubre)

Lointek Gernika – Laguna/Mechelen  (Urriak 29 de octubre)

La Roche Vendée – Lointek Gernika  (Azaroak 4 de noviembre) 

Lointek Gernika – Flammes Carolo   (Azar26 de noviembre)

Laguna/Malinas – Lointek Gernika     (3 de diciembre) 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    20 15:10 - 17:30 ERREMONTEA | Berria txapelketaren finala
    20 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Ezkurdia vs Zabala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena