09:10

Saskibaloia

20:00etan

Lointek Gernikak 10 puntu irauli behar ditu gaur Fontetan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Joan zen astean Valentzia Basketen aurka Malosten izandako kontrako emaitzari buelta eman behar dio (61-71), Eurokopako final-laurdenetara sailkatzeko. (Zuzenean ETB4n eta eitb.eus-en).

  • Lointek Gernikako jokalariak elkarrekin bilduta.

    Lointek Gernikako jokalariak elkarrekin bilduta. Argazkia: ETBren bideo batetik lortutako argazkia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lointek Gernika Bizkaiak Fuente de San Luis pabilioia bisitatuko du gaur (20:00etan), Valentzia Basketek joan zen astean Malosten lortu zuen hamar puntuko errenta iraultzeko asmoz (61-71).

Joaneko partidako emaitzak asko zaildu die bizkaitarrei Eurokopako final-laurdenetara sailkatzea. Halaber, Mario Lopezen taldeak bi porrot pilatu ditu jarraian; izan ere, asteburuan ere galtzaile atera zen etxean, Gironaren aurkako Ligako norgehiagokan (60-69).

Katalanen kontra ez irabazteak, gainera, Endesa Ligako sailkapeneko bigarren postutik hirugarrenera jaistea ekarri die gernikarrei, orain Perfumerias Avenidaren eta Gironaren atzetik baitaude.

"Lehenik eta behin kanporaketari buelta eman diezaiokegula sinetsi behar dugu. Badakigu giro bikaina egongo dela Fontetan, baita Valentziak kanporaketa ondo bideratuta daukala ere, baina gure aukerak baliatzen saiatuko gara ", adierazi du Mario Lopez entrenatzaileak.

Bestalde, Lopezek ez du azken unera arte jakingo Nogaye Lo pibot internazionala jokatzeko moduan izango duen. Jokalari mallorcarra baja izan zen joaneko neurketan belaunean duen bihurrituaren ondorioz, eta taldeak asko nabaritu zuen haren hutsunea.

Hiribilduko klubetik azpimarratu dutenez, kanporaketari buelta emateko aukerak izateko, "kontzentrazioari eutsi" behar diote berrogei minutuetan zehar eta "presarik eta antsietaterik gabe" jokatu. "Ez gara lehenengo minutuan irabazten edota errenta murrizten saiatu behar. Funtsezkoa da perimetroan asmatzea, errebotea ziurtatzea eta korrika egitea ", nabarmendu dute.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    25 15:30 - 17:45 TXIRRINDULARITZA | Romandiako Tourra (2. etapa)
    26 22:10 - 00:30 ZESTA-PUNTA | Zesta All Star: Erkiaga-Zabala vs Laduche-Lekerika

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena