23:55

Baskonia

EUROLIGA

Baskoniak Panathinaikos menderatzea lortu du (95-90)

I. G. | EITB MEDIA

Garaipenari esker, Gasteizko taldeak Euroligako seigarren postuari eutsi ahal izan dio.

  • Steven Enoch

    Steven Enoch. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Cazoo Baskoniak Panathinaikos menderatu du ostiral honetan Euroligako 23. jardunaldian 95-90 nagusituz, nahiz eta talde greziarrak behin baino gehiagotan heldu dion dueluari eta azken unera arte borrokatu duen. Etxekoen garaipenak txapelketako seigarren postua mantentzea ahalbidetu die.

Talde heleniarra hobeto sartu da partidan 4-16ko partzialarekin eta lehen erasoetan etxeko taldea ideiarik gabe utzi du defentsa oldarkorrarekin.

Markus Howardek Baskonia partidan sartu du 11 punturekin eta neurketako sentsazioak aldatu egin dira gasteiztarrek hirukoak sartzen hasi direnean, 21-23.

Max Heideggerren hiruko batek buelta eman dio partidari eta etxeko makinak erregaitzen hasi dira aldeko lehen errentak lortzeko.

Etxekoek konfiantza hartu dute eta atsedenaldirako abantaila erosoa lortu dute, 52-38.

Baskoniak 8-2ko partzialarekin ekin dio bigarren zatiari eta garaipena lortzeko bidea libre utzi du, batez ere teknika batek Dwayne Bacon aulkian lau faltarekin utzi ondoren.

Hala ere, talde greziarreko jokalariek 0-10eko partzialarekin erantzun dute eta partidara itzuli dira hamar minuturen faltan, 76-65.

Partida hautsi ez bada ere, Baskoniak eskaintzen zituen sentsazioak fidagarriagoak ziren, baina bisitariek dueluari heldu diote etxekoen akatsez baliatuz.

Horrela sartu dira azken bost minutuetan 85-77ko emaitzarekin. Markus Howard eta Matt Costelloren artean, erasoan onenak izan direnak, abantaila erosoagoa itzuli diote Baskoniari.

Fitxa teknikoa

95 - Cazoo Baskonia (21+31+24+19): Thompson (3), Howard (24), Gieadraitis (9), Díez (4) y Enoch (6) -hasierako bostekoa-, Heidegger (5), Sedekerskis (4), Kotsar (10), Marinkovic (14) eta Costello (16).

90 - Panathinaikos (23+15+27+25): Lee (16), Georgios Kalaitzakis (2), Bacon (16), Derrick Williams (19) y Gudaitis (5), -hasierako bostekoa-, Papagiannis (16), Panagiotis Kalaitzakis (2), Wolters (7) eta Grigonis (7).

Epaileak: Matej Boltauzer (SVN), Tomislav Hordov (HRV) eta Tomasz Trawicki (POL). Kanporaturik ez. Falta teknikoa ezarri die Bacon jokalariari eta Radonjic entrenatzaile bisitariari.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    29 17:00 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Peña II vs Larrazabal

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena