17:21

Baskonia

Jokalari onena

Darius Thompson izan da Euroligako 21. jardunaldiko jokalaririk onena

AGENCIAS | EITB MEDIA

Bere atzetik geratu da, 33 puntuko balorazioarekin berdinduta, Mathew Costello taldekidea.

  • Darius Thompson

    Darius Thompson. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Cazoo Baskoniako Darius Thompson eskolta 'Jokalari Baliotsuena' izendatu dute 2022-23 Euroligako Fase Erregularreko 21. jardunaldian, 16 asistentzia eskaini ondoren Anadolu Efesen aurka (114-111).

Estatubatuarra funtsezkoa izan zen gasteiztarren garaipen garrantzitsuan eta asistentzien errekor berria ezarri zuen (16) euskal taldearentzat txapelketa kontinentalean. Hala, 19 puntu, sei errebote eta tapoi batekin batera, 36 puntuko balorazioa lortu zuen. Gainera, Baskoniaren hirugarren MVPa da denboraldi honetan.

Bere atzetik geratu da, 33 puntuko balorazioarekin berdinduta, Mathew Costello taldekidea.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    19 19:30 - 21:30 ZESTA-PUNTA | Elite Txapelketa: Goitia-Manci vs Zelaia-Bailo
    20 22:15 - 00:30 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Elordi vs Artola

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena