13:15

Baskonia

Fitxaketa

Baskoniak Max Heidegger fitxatu du

EITB Media

Joko-antolatzaile estatubatuarrak Israelgo herritartasuna du, eta kontratua sinatu du Gasteizko klubarekin 2023-2024 denboraldiaren amaierara arte.

  • Max Heidegger

    Max Heidegger, Baskoniako jokalaria. Argazkia: @Baskonia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Baskoniak Max Heidegger fitxatu du. Hala iragarri du klubak larunbat honetan, urtarrilaren 28an. Joko-antolatzaile estatubatuarrak Israelgo herritartasuna du, eta kontratua sinatu du Gasteizko taldearekin, 2023-2024 denboraldiaren amaierara arte.

25 urteko jokalariak 1,91 metro neurtzen du, eta Turkiako Merkezefendi taldetik iritsi da Baskoniara. Talde turkiarrean 19.5 puntu lortu eta 6.3 asistentzia eman zituen batez beste; gainera, jaurti zituen hirukoen % 37,5 sartu zituen.

Kaliforniako Santa Barbara Unibertsitatean trebatu zen, eta hantxe eman zituen lau denboraldietan 13.9 puntu erdietsi zituen batez beste. Ondoren, Macabbi Tel-Avivek fitxatu zuen 2020-2021 denboraldian. Sasoi horretan Maxek utzita jokatu zuen Israelgo Bnei Herzeliya taldean, batez beste 18.2 puntu sartuta eta 2.6 asistentzia emanda.

2021-2022 denboraldian, Baskoniako joko-antolatzaile berria Alemaniako Ewe Basket Oldenburgen aritu zen. Partidako 27 minutu jokatu zituen, 18.3 puntu eta 4.5 asistentziako batezbestekoarekin.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena