23:20

Baskonia

Endesa Ligako final-laurdenak

Baskoniak puntu bakarragatik irabazi dio Valentziari (79-80) eta abantaila hartu du kanporaketan

A. B. E. | EITB Media

Bitci Baskoniak garaipena lortu du Endesa Ligako final-laurdenetako kanporaketako lehen partidan. Arabako taldeak larunbatean izango du finalerdietarako txartela lortzeko aukera Buesa Arenan.

6:37
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bitci Baskoniak garaipena eskuratu du Valentziaren aurka (79-80) astearte honetan Fuente de San Luis pabilioian jokatu duen Endesa Ligako final-laurdenetako kanporaketako lehen partidan eta larunbatean izango du finalerdietarako txartela lortzeko aukera Buesa Arenan; irabaziz gero, Gasteizko taldeak aurrera egingo du.

Bikain ekin dio norgehiagokari Arabako taldeak (0-5), baina Valentziaren erantzuna azkarra izan da, eta desabantaila murriztea lortu du (10-12) bosgarren minutura iritsi aurretik. Ondoren, lehia parekatua izan da. Etxeko taldeak aurrea hartu du markagailuan lehen laurdeneko azken txanpan (17-16), Baskoniak laurdena abantailarekin amaitzeko aukera izan du (19-21), baina Valentziak biko saskiratzea lortu, eta berdinduta amaitu dira lehen hamar minutuak (21-21).

Bigarren laurdenaren hasieran nagusi izan da Bitci Baskonia eta zuloa ireki du markagailuan (25-32). Valentziak arazoak izan ditu Arabako jokalarien erasoko jokaldian gelditzeko, eta aurkariaren saski aurrean ere ez da fin ibili. Baskoniak lan ona egin du, eta zortzi puntuko abantailarekin iritsi da atsedenaldira (35-43).

Hirugarren laurdeneko lehen minutuetan Gasteizko taldeak eutsi egin dio atsedenaldiaren aurretik lortu duen errentari Valentzia 6 eta 8 puntuko distantziara mantenduta. Gainera, laudena amaitzeko hiru minutu falta zirenean abantaila hamar puntura handitu du (50-60). Etxeko taldeak ez du etsi, jokoa hobetu du laurden honetako azken bi minutuetan, eta desabantaila murriztu du (62-67).

Valentziak ondo ekin dio azken laurdenari. Baskoniari sufritzea egokitu zaio, eta bi minututan bi puntura murriztu du desabantaila talde valentziarrak (67-69). Arabako taldeak baloiak galdu ditu momentu garrantzitsuetan, Valentziak lehia berdintzea lortu du (77-77), eta aurretik jarri da neurketa amaitzeko hiru minutu falta zirenean (77-75). Lau puntuko errenta ere hartu du etxeko taldeak (79-75), baina Baskoniak gehien behar zuenean Baldwin azaldu da, eta hirukoa sartuta puntu bakarrera gerturatu da talde gasteiztarra (79-78). Gainera, Matt Costellok sartutako saskiratze bikainak puntu bateko abantaila eman dio Baskoniari (79-80) amaierarako 54 segundo falta zirenean. Ondorengo jokaldietan bi taldeetako batek ere ez du saskiratzerik lortu. Valentziak izan du azken jabetza, Baskoniak lan ona egin du defentsan, aurkariaren saskiratzea saihestu du, eta garaipenak ez dio ihes egin (79-80).

Fitxa teknikoa:

79.- Valentzia (21+14+27+17): Dimitrijevic (15), López-Arostegui (17), Claver (3), Pradilla (10) eta Dubljevic (7) -hasierako taldea- Puerto (-), Van Rossom (7), Tobey (12), Hanlan (2), Hermannsson (-), Rivero (3) eta Labeyrie (3).

80.- Bitci Baskonia (21+22+24+13): Baldwin IV (15), Fontecchio (15), Giedraitis (10), Peters (3) eta Enoch (10) -hasierako taldea- Sedekerskis (2), Marinkovic (2), Wetzwell (4), Granger (4) eta Costello (15).

Epaileak: Conde, Aliaga eta Torres. Ez dute inor kanporatu.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    20 15:10 - 17:30 ERREMONTEA | Berria txapelketaren finala
    20 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Ezkurdia vs Zabala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena