19:39

Baskonia

ENDESA LIGA

Baskoniak Valentzia izango du aurkari Endesa Ligako final-laurdenetan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Lehen partida maiatzaren 24an izango da, Valentzian, eta bigarrena 28an, Gasteizen. Hirugarren partida jokatu behar izanez gero, Valentzian egingo da.

  • Baskonia - Juventut. Foto: EFE.

    Baskonia - Juventut. Foto: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bitci Baskoniak Valentzia Basketen aurka jokatuko du, Endesa Ligako final-laurdenetan maiatzaren 24tik aurrera. Valentziarrak hirugarrenak izan dira sailkapenean eta gasteiztarrak, berriz, seigarrenak. Euren artean zazpigarren aldiz jokatuko dute, eta aurreko sei aldietako lautan, Baskoniak lortu zuen aurrera egitea

Bien arteko azken aurrez aurrekoa pasa den denboraldian izan zen, eta valentziarrek irabazi zuten. Jaume Ponsarnauren taldeak Valentzian jokatutako bi partidak aprobetxatu zituen eta Baskonia kanporatu zuen.

Horren aurretik, 2019-2020 denboraldian (pandemia garaian) ere elkarren aurka jardun zuten. Kanporaketa berezia izan zen, bakarrik partida bat jokatu zutelako. Fuente de San Luis pabiloian, ikuslerik gabe, gasteiztarrek 75-73 irabazi zieten valentziarrei.

Honako hauek dira kanporaketako datak:

Maiatzak 24, Valentzia - Baskonia (21:00)

Maiatzak 28, Baskonia - Valentzia (18:30)

Maiatzak 30, Valentzia - Baskonia (19:00)

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    19 13:35 - 15:15 TXIRRINDULARITZA | ALPEETAKO TOURRA
    19 19:30 - 21:30 ZESTA-PUNTA | Elite Txapelketa: Goitia-Manci vs Zelaia-Bailo
    20 22:15 - 00:30 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Elordi vs Artola

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena