20:33

Bilbao Basket

Txapeldunen Liga

Bilbao Basketek hirugarren garaipena jarraian eskuratu du Txapeldunen Ligan Igokeari irabazita (80-85)

EITB Media

Bilboko taldeak mendean hartu du Bosnia-Herzegovinakoa 80-85eko emaitzarekin Txapeldunen Ligako multzoen faseko hirugarren jardunaldiko partidan eta lidertza sendotu du.

  • Igokea - Bilbao Basket

    Igokea - Bilbao Basket. Argazkia: @bilbaobasket

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Surne Bilbao Basketek irabazi egin dio Igokea m:tel taldeari 80-85eko emaitzarekin asteazken honetan (azaroak 2) Bosnia-Herzegovinan jokatu duen Txapeldunen Ligako hirugarren jardunaldiko partida, eta D multzoko lidertza sendotu du hirutik hiru garaipen bereganatuta. Nymburkek, Bahçeseirrek eta Igokeak partida bana dute irabazita.

Lehen laurdena parekatua izan da. Bi taldeek defentsako lan sendoa eginda ekin diote norgehiagokari, eta hamahirunako berdinketa eman eta gero (13-13) hasi da etxeko taldea markagailuan zuloa zabaltzen; Igokeak sei puntuko errenta erdietsi du (24-18). Hala ere, laurdenaren azken txanpan, aldeak murriztu ditu Bilboko taldeak, eta bi puntuko desabantailarekin amaitu ditu estreinako hamar minutuak (26-24).

Hobeto kantxaratu da etxeko taldea bigarren laurdenean eta sei puntuko errenta erdietsi du (30-24 eta 36-30). Kosta egin zaio Bilbao Basketi saskiratzeak lortzea eta aurkariaren defentsa zulatzea, baina lanean jarraitu, eta lehia berdindu du (36-36). Atsedenaldira iristeko bi minutu falta zirenean, Igokeak errenta handitu du (47-41); Bilbao Basket, ordea, aurretik jarri da markagailuan (47-48) atsedenaldirako 15 segundo falta zirenean. Bigarren laurdeneko azken jokaldian bi puntuko saskiratzea lortu du Igokeak eta bosniarrak puntu bakarreko errentarekin joan dira atsedenaldira (49-48).

Atsedenaldia ondo etorri zaio Surne Bilbao Basketi. Jaume Ponsarnauk zuzentzen duen taldea agintzen hasi da hirugarren laurdenean, eta azkar jarri da aurretik (53-56). Etxeko taldeak neurketa berdindu du jarraian (56-56), baina Bilbao Basketek sei puntuko errenta eskuratu du hirugarren laurdeneko azken minutura heldu orduko (60-66), eta aldeko 66-72ko emaitzarekin ekin dio azken laurdenari.

Igokeak hasiera ona eman dio laugarren laurdenari, desabantaila bi puntura murriztuta lehenlau minutuetan (72-74). Amaierako bost minutuetan bideratu du garaipena Bilbao Basketek; aurkaria baino gehiago izan da erasoko zein defentsako jokoan, ez dio aukerarik eman Igokeari, etxeko taldea lau puntura hurbildu den arren (78-82), eta irabazle atera da (80-85).

Fitxa teknikoa:

80 - Igokea m:tel (26+23+17+14): Crawford (10), Waller (25), Josilo (10), Tanaskovic (8) eta Stephens (11) -hasierako taldea-; Ray (3), Kondic (3), Maric (6) eta Delalic (4).

85 - Surne Bilbao Basket (24+24+24+13): Hakanson (16), Francis Alonso (5), Rabaseda (2), Rosa (17) eta Withey (11) -hasierako taldea-; Ubal (8), Adam Smith (10), Reyes (6), Sulejmanovic (2) eta Kyser (8).

Partzialak: 26-24, 49-48 (atsedenaldia); 66-72 eta 80-85 (amaiera).

Epaileak: Martin Horozov (Bulgaria), Nicolas Maestre (Frantzia) eta Mihkel Männiste (Estonia). Sulejmanovic kanporatu dute, 40. minutuan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    25 15:30 - 17:45 TXIRRINDULARITZA | Romandiako Tourra (2. etapa)
    26 22:10 - 00:30 ZESTA-PUNTA | Zesta All Star: Erkiaga-Zabala vs Laduche-Lekerika

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena