14:24

Bilbao Basket

92-80

Bilbao Basketek irabazi egin dio Fuenlabradari eta menderaezin jarritzen du etxean

Erredakzioa

RETAbet Bilbao Basketek 92-80ko emaitzarekin lortu du garaipena, eta denboraldiko laugarren partida irabazi du.

5:29
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

RETAbet Bilbao Basketek garaipena lortu du Montakit Fuenlabradaren aurka (92-80), eta denboraldiko laugarren partida irabazi du Endesa Ligan, sei jardunaldiren ostean.

Partidaren hasiera parekatua izan da, eta bi taldeei kosta egin zaie zuloa irekitzea. Hala ere, lehen minutuen ostean, Fuenlabrada nagusitzen hasi da, eta abantaila handia lortu du. Madrileko taldeak 8 puntuko errenta hartu du (9-17 eta 12-20). Zailtasunak izan ditu Bilbao Basketek neurketako zati horretan, baina Mumbruk zuzentzen duen taldeak erreakzionatu egin du lehen laurdenaren azken txanpan, eta bi puntura murriztu du desabantaila (18-20).

Estu joan da norgehiagoka bigarren laurdeneko lehen minutuetan, baina lehenengoan gertatu denaren alderantziz, lehen minutu parekatuen ostean, RETAbet Bilbao Basket izan da abantaila hartzea lortu duena (31-24). Hala ere, Fuenlabradak erantzuten jakin du, eta bi puntura gerturatu da (36-34). Dena den, laurden honetako azken minutuetan nagusi izan da talde bizkaitarra, eta zortzi puntuko abantailarekin heldu da atsedenaldira (44-36).

Atsedenaldiaren ostean, Bilbao Basketek bikain ekin dio hirugarren laurdenari, eta 11 puntuko abantaila eskuratu du. Ondoren, talde bisitaria izan da nagusi, eta desabantaila murriztu du, bi puntura hurbilduta (49-47). Berriro zazpi puntuko abantaila lortu du Bilboko taldeak (58-51), eta sei puntuko errentarekin heldu da azken laurdenera (64-58).

Amaierako hamar minutuetan, Bilbao Basket errenta sei eta bederatzi puntu artean mantentzeko gai izan da. Beltzeko gizonek ez diote utzi Fuenlabradari aldeak murrizten. Gainera, Bizkaiko taldea 12 puntuko abantailarekin heldu da (87-75) azken minutura, eta garaipena erdietsi du (92-80).

Fitxa teknikoa:

92 - RETAbet Bilbao (18+26+20+28): Rousselle (10), Rafa Martinez (8), Bouteille (12), Kulboka (1) eta Balvin (13) -chasierako taldea-; Schreiner (7), Jaylon Brown (15), Sergio Rodriguez (13), Cruz (4) Sulejmanovic eta Lammers (6).

80 - Montakit Fuenlabrada (20+16+22+22): Bellas (13), Marc Garcia (7), Eyenga (20), Gillet (3) eta Mockevicius (6) -hasierako taldea-; Richotti, Urtasun (25), Vidal eta Bobrov (6).

Partzialak: 18-20, 44-36 (atsedenaldia); 64-58 y 92-80 (amaiera).

Epaileak: Daniel Hierrezuelo, Javier Torres eta Arnau Padros. Rouselle (40. min) kanporatu dute.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena