Euskal pilota | Azken albisteak eta emaitzak | EITB Pilota
Pilota
Maiatzaren 26an
EITB Media
Altuna III.ak nodulu bat du ezker eskuko bigarren hatzamarrean eta ebakuntza-gelatik pasako da maiatzaren 26an.
Jokin Altuna, pilota jotzen Unai Lasoren aurkako partida baten. Argazkia: EFE
Jokin Altunak nodulu bat du ezker eskuko bigarren hatzamarrean eta ebakuntza-gelatik pasako da maiatzaren 26an, Aspe Pelota enpresak ostegun honetan jakinarazi duenez. Victor Galan medikua arduratuko da Bilboko Indautxu Klinikan egingo dioten ebakuntzaz. Ondoren, Jokin Altunak hilabete emango du jokatu ezinda.
Altunak ezker eskuko bigarren hatzamarrean duen lesioaren ondorioz, ezin izan zuen jokatu Buruz Buruko Txapelketako Erik Jakaren aurkako hirugarren eta laugarren postuetarako partida.
Txapelketako araudian ez zegoenez norgehiagokak atzeratzeko aukerarik, epaileak erabaki zuen Altunari partida galdutzat ematea, 22 eta 0. Ondorioz, Jaka hirugarren izan da Buruz Burukoan, eta Jokin Altuna laugarren.
Hurrengo zuzenekoak
26 | 22:10 - 00:30 | ZESTA-PUNTA | Zesta All Star: Erkiaga-Zabala vs Laduche-Lekerika |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa