Buruz buruko Txapelketa 2022: Buruz burukoaren azken albisteak - EITB Pilota Buruz burukoa

Buruz Burukoa

19:17

Buruz Burukoa

Nafarroa Arenan

Unai Laso Buruz Buruko txapeldun, Ezkurdiaren aurka erakustaldia emanda (7-22)

L. E. | EITB MEDIA

Baikoko pilotaria jaun eta jabe izan da Nafarroa Arenan jokatutako final handian, eskuin-kolpe eta sake zitala erakutsita. Irabazten duen lehen txapela da Bizkarreta-Gerendiango aurrelariarentzat

1:25
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hirugarrenean gauzatu du ametsa Unai Lasok. Baikoko pilotaria Joseba Ezkurdiari gailendu zaio Buruz Buruko finalean 7 eta 22, Lasoren nagusitasuna zalantza barik erakusten duen emaitza.

Zortzi urte pasatu behar izan dira berriro ere nafarren arteko final handi bat ikusteko, eta Lasoren eta Ezkurdiaren artekoak ikusmin handia sortu du. Gainera, eta historian lehen aldiz, Nafarroan jokatu da final handia.

Laso jaun eta jabe izan da lehen tantoetatik, 25 urteko pilotariaren eskuin-kolpea eta sakea zitalak izan dira, eta hasieratik min handia egin dio aurkariari. Ezkurdia Fisikoki eta psikologikoki zigortu du, gupidarik gabe.

Ezkurdiak gaur zuen aukera hiru txapel handietatik falta zaion bakarra irabazteko. Lau t'erdiko bi (2018 eta 2019) eta Binakako beste bi (2018 eta 2020) ditu arbizuarrak, baina ez du eguna izan. Lehen tantoetatik gaindituta izan da, egoerari buelta eman ezinda, aurrean aurkari erraldoia izan baitu. Partidaren kontrola berreskuratzeko izan dituen aukera apurrak ere alferrik galdu ditu; sakea gutxitan izan du bere alde, eta hori gutxi baliz, birritan huts egin eta sakea Lasori oparitu dio.

Horrela, hasierako banakoa izan da berdinketa bakarra, ondoren Laso 1-9 aurretik jarri baita minutu gutxitan. Pilotari gogor eman dio, Ezkurdia behin eta berriro atzeraka bidaliz, egoera eta markagailua irauli ezinda.

Finala behin betiko hautsi da 5 eta 15ekoarekin. 10 tantoko aldea gehiegi izan da Ezkurdiarentzat. Txapelak kolore urdina hartu du.

Laso, txapeldun

Azken tantoak aldapan behera izan dira Unai Lasorentzat, historia handirik gabekoak. Ezkurdia nahieran mugitu du Nafarroa Arenako kantxan, erakustaldia emanda. Arbizukoak itxaron egin beharko du Buruz Buruko txapel preziatua jantzi eta koroa (hiru txapelak) duten pilotarien zerrendan sartzeko.

Azkenean, zalantzari izpirik uzten ez dion emaitza, 7 eta 22. Unai Laso txapeldun, merezimendu osoarekin.

La final, tanto a tanto:

0-1, 1-1, 1-2, 1-3, 1-4, 1-5, 1-6, 1-7, 1-8, 1-9, 2-9, 3-9, 3-10, 3-11, 3-12, 4-13, 5-13, 5-14, 5-15, 5-16, 5-17, 5-18, 5-19, 5-20, 5-21, 6-21, 7-21, 7-22.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena