Buruz buruko Txapelketa 2022: Buruz burukoaren azken albisteak - EITB Pilota Buruz burukoa

Buruz Burukoa

19:24

Buruz Burukoa

Finala (22-20)

Jakak ezustekoa eman eta Buruz Buruko txapela jantzi du

eitb.eus

Lizartzako pilotariak sasoi betean dagoela argi utzi du eta merezimendu osoz gailendu zaio 2018ko Buruz Buruko txapeldunari.

1:42
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Erik Jaka Lizartzako pilotaria da 2020ko Buruz Buruko txapelduna, final handian ezustekoa eman eta Jokin Altuna adiskideari 22 eta 20 irabazita. Partida ikuslerik gabe jokatu da, pandemiaren osasun murrizketen ondorioz, Bilboko Bizkaia pilotalekuan.

Jaka Altuna baino askoz gehiago  izan da hasieratik eta 5 eta 0 aurreratu da markagailuan. Sake bortitza eta abiadura izan dira Lizartzako pilotariaren armak. Altunari, berriz, asko kosta zaio partidan sartzea eta ezinean aritu da denbora gehienean.

Partida osoan ez da berdinketarik izan, hasierako 0 eta 0ekoa kenduta. Jaka aurretik izan da beti, eta alderik handiena bederatzi tantokoa izan da (16-7). Altuna, urdinez jantzita, 17 eta 14 hurbildu da momentu batean baina Jakak ihes egin dio berriz 21 eta 14koa markagailuan jarri arte.

Altunak azken ahalegin bat egin du, amorruz, finala galtzear zegoela ikusita eta 21 eta 20 jarri du finala. Hala ere, Jakak ez du hutsik egin, eta dejada batekin eman dio amaiera finalari. Ondorioz, Lizartzarrak jantzi du txapela, bere ibilbideko lehen final handian. 26 urteko pilotariak zazpi urte egin ditu orain arte profesionaletan.

Finaleko tanto guztiak: 1-0, 2-0, 3-0, 4-0, 5-0, 5-1, 5-2, 6-2, 6-3, 6-4, 7-4, 8-4, 9-4, 9-5, 9-6, 9-7, 10-7, 11-7, 12-7, 13-7, 14-7, 15-7, 16-7, 16-8, 16-9, 16-10, 17-10, 17-11, 17-12, 17-13, 17-14, 18-14, 19-14, 20-14, 21-14, 21-15, 21-16, 21-17 21-18, 21-19, 21-10, 22-20.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena