11:18

Txapeldunen Liga

MULTZOEN FASEA (3. JARD.)

Hirutik hiru garaipen Bayern, Brujas eta Napolirentzat; Bartzelona eta Atletico, berriz, arazoetan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Katalanak eta madrildarrak beste huts bat egiteko tarterik gabe geratu dira multzoen fasea amaitzeko falta diren hiru jardunaldietan.

  • Bayerneko jokalariak Viktoria Plzen taldeari sartutako goletako bat ospatzen.

    Bayerneko jokalariak Viktoria Plzen taldeari sartutako goletako bat ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bayern Munichek, Brujasek eta Napolik hiru garaipen lortu dituzte Txapeldunen Ligako multzoen fasean, orain arte jokatutako beste hainbeste jardunalditan. Bavariarrak, C Multzoko liderrak, Txekiako Viktoria Plzen taldearen gainetik pasa ziren (5-0), ikusmin handiegirik izan ez zuen neurketan; izan ere, alemaniarrek berehala utzi zuten norgehiagoka bideratuta lehen zatian.

Aitzitik, multzo berean, Bartzelonak 1-0 galdu zuen Inter Milanen etxean. Kataluniarrek bigarren partida galdu dute jarraian, eta huts egiteko tarterik gabe geratu dira hurrengo faserako lehian. Une honetan hirugarren postuan daude, hiru punturekin.

Brujasek, bere aldetik, Atleticori irabazi zion (2-0) eta sei puntuko aldea atera die bere multzoko (B) gainerako aurkari guztiei, hiruna punturekin berdinduta baitaude besteak. Simeoneren taldea bere irudirik grisenera itzuli zen, eta lehen postutik aldenduta geratu da. Belgikarren artean, Ferrán Jutglà katalana nabarmendu zen, gol bat sartuta eta beste goleko pasea emanda.

A multzoan, Napolik 1-6 gainditu zuen Ajax, Amsterdamen, nahiz eta etxekoak aurretik jarri ziren Mohammed Kudusen golari esker. Horrenbestez, italiarrak daude euren multzoko buruan, LIverpoleekiko hiru puntuko aldearekin. Ingelesek garaipen garrantzitsua lortu zuten Glasgow Rangers 2-0 azpiratuta, Anfielden.

Talde gorriak zuzendu egin dute bere ibilbidea txapelketa, porrot argi batekin ekin ostean Hala ere, Ajaxi (0-1) eta Rangersi irabazita, bigarren postuan kokatu dira.

Txapeldunen Ligako 3. Jardunaldiko emaitzak:

 

A MULTZOA:

Ajax 1–6 Napoli

Liverpool 2–0 Glasgow Rangers

 

B MULTZOA:

Brujas 2–0 Atletico Madril

Oporto 2–0 Bayer

 

C MULTZOA:

Bayern Munich 5–0 Vicktoria Plzen

Inter Milan 1–0 Bartzelona

 

D MULTZOA:

Olympique Marseilla 4–1 Sporting Portugal

Eintrach 0–0 Tottenham

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    24 15:30 - 17:45 TXIRRINDULARITZA | Romandiako Tourra (1. etapa)

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena