23:12

Txapeldunen Liga

Finalerdiak (joanekoa)

Liverpool, finaletik gertu Vila-realen aurka garaipena lortu ostean (2-0)

A. B. E. | EITB Media

Ingalaterrako taldea jaun eta jabe izan da hasieratik amaieraraino Espainiako taldearen aurka Anfielden jokatu duen Txapeldunen Ligako finalerdietako joaneko partidan.

  • Liverpool eta Vila-real

    Manek Liverpoolentzat bigarren gola sartu duen momentuko irudia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Liverpoolek garaipena lortu du Vila-realen aurka (2-0) asteazken honetan Anfielden jokatu den Txapeldunen Ligako finalerdietako joaneko partidan. Ingalaterrako taldeak finalerako txartela lortzeko aurrerapausoa eman du.

Hasieratik Liverpool egin da baloiaren jabe, eta 11. minutuan izan du lehen abagunea; Salahek hegaletik egin du erdiraketa, eta Maneren errematea kanpora joan da. Hiru minutu geroago, Rulli Vila-realeko atezainak Luis Diazen jaurtiketa gelditu du. Ekinean jarraitu du Ingalaterrako taldeak, eta Hendersonek hegaletik egin duen jaurtiketak zutoina jo du.

Lehen zatiko azken 15 minutuetan, gola sartzeko hainbat aukera izan ditu Liverpoolek; Rullik Luis Diazen jaurtiketa desbideratu du, Mane eta Salah ez dira baloia ate barruan sartzeko gai izan, eta Thiago Alcantararen jaurtiketa zutoinera joan da.

Bigarren zatiari ere erasokor ekin dio Liverpoolek, eta golaren saria jaso du 53. minutuan. Hendersonek hegaletik egin duen erdiraketak Estupiñanen hankan jo du, eta baloia Rulliren atean sartu da (1-0). Hiru minutu lehenago, epaileak baliogabetu egin du Fabinhoren gola.

Gola sartu ostean, etxeko taldeak bizi eta erasokor jokatzen jarraitu du, eta abantaila handitu du 55. minutuan. Manek 2-0ekoa jarri du markagailuan, Salahen pasea jaso eta jokaldiari amaiera bikaina emanda.

Vila-real ezinean ibili da. Etxeko taldeak gol gehiago sartzeko abaguneak sortu ditu, eta epaileak baliogabetu egin du Robertsonek 63. minutuan sartu duen gola, Liverpooleko jokalaria jokoz kanpo zegoelako errematea egin duenean.

Azken txanpan, kontrolpean izan du norgehiagoka Liverpoolek, Vila-realek ezin izan dio aurkariari min egin, eta lehia etxeko taldearen aldeko 2-0eko emaitzarekin amaitu da.

Fitxa teknikoa:

2 - Liverpool: Alisson; Alexander-Arnold (Gomez, 81. min), Konate, Van Dijk, Robertson; Thiago, Fabinho, Henderson (Kieta, 72. min); Salah, Mane (Jota, 72. min) eta Diaz (Origi, 80. min).

0 - Vila-real: Rulli; Foyth, Albiol, Torres, Estupiñan (Trigueros, 72. min); Capoué, Parejo (Aurier, 72. min), Coquelin (Pedraza, 57. min), Lo Celso; Danjuma (Alcacer, 86. min) eta Chukwueze (Dia, 72. min).

Golak: 1-0, 53. min: Estupiñan, bere atean. 2-0, 55. min: Mane.

Epailea: Szymon Marciniak (POL). Van Dijk (32. min) Liverpooleko jokalariak eta Estupiñan (47. min) eta Lo Celso (62) Vila-realeko futbolariek txartel horia ikusi dute.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    25 15:30 - 17:45 TXIRRINDULARITZA | Romandiako Tourra (2. etapa)
    26 22:10 - 00:30 ZESTA-PUNTA | Zesta All Star: Erkiaga-Zabala vs Laduche-Lekerika

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena