21:08

Reala

3-1 (4-1)

Realak itzulikoa galdu du Bayern Munichen aurka, eta agur esan dio Txapeldunen Ligari

I. G. | EITB Media

Alemaniarrak nagusi izan dira partida osoan zehar, eta kanporaketa erabakita utzi dute lehen zatian.

3:22
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak ezin izango du astelehen honetan Emakumezkoen Txapeldunen Ligako multzoen faseko zozketan parte hartu, ostegun honetan Bayern Munich talde alemaniarraren aurka 3-1 galdu ostean.

Natalia Arroyoren taldea bizirik iritsi da Alemaniako hiriburura, Reale Arenan joan den asteko 0-1ekoa altxatzeko asmoz, baina aurkariaren esperientzia eta sendotasun handienarekin egin du topo berriro ere, lehen 45 minutuetan gupidagabe aritu dena, eta aukerarik gabe utzi ditu txuri-urdinak.

Kataluniako entrenatzaileak Amaiur Sarriegi gabeko hamaikakoaren aldeko apustua egin du berriro, emaitzari buelta ematea bilatzeko. Bayern indartsu zelairatu da, eta partida kontrolpean izan du.

Etxeko taldeak asko sakatu du, eta ia ez dio maniobrarik egiten utzi Realari, ez baitzen gai Grohsen atera arriskuz hurbiltzeko. 18 minuturen buruan alemaniarren lehen gola iritsi da, Dallmannen eskutik.

Bisitariek erreakzionatzeko denborarik gabe, 2-0koa iritsi da lau minutu geroago, Dallmannena berriz ere. Realak ez ditu Grohsen eskularruak probatu 34. minutura arte, Jensenen erdiraketa batekin. Schullerrek 3-0koa egin du atsedenaldiaren atarian.

Nolanahi ere, aldageletarako bidea hartu aurretik, talde donostiarrak bere markagailua estreinatu du kanporaketan, Nerea Eizagirreren pasea sarera bidali baitute Jensenen bitartez.

Gol horrek indar pixka bat eman dio Realari, eta Natalia Arroyok aldaketak egin ditu indar handiagoa sartzeko. Bere taldeak erantzun egin du, eta bigarren 45 minutuetan, ahalegin handiagoa egin du.

F Ligako egungo txapeldunordeak aukera ona izan du hasieran, baina hor geratu da, eta ez du aterako bidea aurkitu bizitza emango zion gol bat sartzeko.

Fitxa teknikoa

3 – Bayern Munich: Grohs; Rall, Viggosdottir, Tainara, Gwinn; Lohmann (Kumagai, 86. min), Zadrazil, Stanway; Bühl (Laurent, 73. min), Schüller (Damnjanovic, 63. min) eta Dallmann (Kett, 86. min).

1 – Reala: Lete; Poljak, Ane Tejada, Specht, Bernabe (Cecilia, 73. min); Iris (Vanegas, 46. min), Gemma (Andreia, 46. min), Gaby (Amaiur, 68. min), Nerea Eizagirre; Jensen eta Franssi (Mirari, 83. min).

Golak: 1-0, 17. min: Dallmann. 2-0, 22. min: Specht, bere atean. 3-0, 42. min: Schüller. 3-1, 44. min: Jensen

Epailea: Tess Olofsson. Txartel horia atera die Jensen eta Spechti.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    20 15:10 - 17:30 ERREMONTEA | Berria txapelketaren finala
    20 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Ezkurdia vs Zabala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena