21:15

Reala

BIZIRIK

Realak Bayernen aurka galdu egin du Txapeldunen Ligako sailkapen fasean (0-1)

B. L. G. | EITB MEDIA

Natalia Arroyoren taldeak gogor egin dio aurre Alemaniako taldeari. Partida parekatua izan da, eta bi taldeek izan dituzte aukera ugari. Hala ere, Lea Schüllerrek egindako golak garaipena eman die Munichekoei. Kanporaketa Alemanian erabakiko da.

  • Amaiur Sarriegi

    Amaiur Sarriegi Bayerneko hiru jokalariren aurka. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Txapeldunen Ligako ereserkiak berriro jo du Reale Arenan. 11.000 zaleren aurrean, Europako erraldoi baten aurka, Realak partida ona egin du. Norgehiagoka berdindua izan da, baina Lea Schüllerren gol bakartiak garaipena eman die Alemaniakoei. Txuri-urdinek, baina, bizirik jarraitzen dute eta Munichen erabakiko da kanporaketa.

Partida hasieran, baloia eta aukerak Bayernentzat izan dira. Lehena 10. minutuan izan dute, falta jaurtiketa baten ostean baina ez du aparteko arriskurik izan Elene Leterentzat. Minutuak aurrera joan ahala, Reala zelaian lekua hartzen joan da eta baloia bereganatu du. 28. minutuan, esaterako, Nerea Eizagirreren jokaldi on baten ostean, hondoko marrari itsatsita areara pasea egiten ahalegindu da, baina Viggosdottirrek, lehen zutoinean moztu du.

Azkar erantzun diote bavariarrek eraso horri eta Schüller bakarrik geratu da Leteren aurrean. Aurrelariak zutoinera bidali du baloia. Realak lehen zatian izan duen aukerarik nabarmenena 37. minutuan heldu da. Bernabek erdiraketa neurtua jarri du eta Gabyren jaurtiketa kanpora joan da gutxigatik.

Minutuak pasa ahala bi taldeen artean banatu dituzte gol-aukerak eta lehen zatia amaitzear zela, 44. minutuan, Schüllerrek egin du partidako gol bakarra.

Lehen zatiko emaitza baliatuz, bigarren zatirako alemaniarren plana kontserbadoreagoa izan da. Defentsan itxi eta kontraerasoaren zain atera dira. Andreia Jacinto zelairatu da orduan eta Realaren jokoari bizitasuna eman dio. Ondo jakin dute txuri-urdinek egoera kudeatzen eta aukerak izan dituzte berdinketa lortzeko. Bayernek, ordea, mahai gainean jarri du Europan duen esperientzia eta Elene Leteren atera inguratzen zenean arriskua sortu du. Realeko atezainak erakustaldia eman du 58. minutuan, alemaniarren aukera bikoitza ezerezean utziz.

62. minutuan Amaiur zelairatu da eta donostiarra zelaian zela izan dituzte minutu arriskutsuenak Natalia Arroyoren neskek.

Eizagirre urruneko jaurtiketa batekin saiatu da, baina atezainak lehenenengo eta zutoinak gero, deuseztatu dute aukera.

Partida amaitzear zela izan du partida berdintzeko aukera garbiena Relak, 88. minutuan, Amaiur Grohsen aurrean geratu da baloi luze bat jaso ondoren, baina jaurtiketa gora joan zaio.

Hortaz, huts eta batekoa Reale Arenan. Txuri-urdinek bizirik jarraitzen dute, kanporaketa zabalik dago. Multzoen faseko sailkapena Alemanian erabakiko da.

Fitxa teknikoa:

0 - Real Sociedad: Lete; Tejada, Specht, Bernabé (Le Guilty, 62. minutuan); García; Arnaiz (Jacinto, 46. minutuan), Gemma Giner (Torre, 88. minutuan), Franssi (Sarriegi, 62. minutuan); Jensen, Eizagirre, Allegra Poljak.

1 - Bayern: Grohs; Kumagai, Viggosdottir, Dalmann (Magull, 62. minutuan), Simon (Rall, 75. minutuan); Stanway, Lohmann, Gwinn; Buhl (Damjhnovic, 85. minutuan), Schúller, Tainara.

Epailea: Maria Sole Caputi. Arnaiz (Reala), Gaby Garcia (Reala), Magull (Bayern) eta Kamugai (Bayern) kargu hartu ditu.

Gol: 0-1, min. 44: Schuller.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    19 13:35 - 15:15 TXIRRINDULARITZA | ALPEETAKO TOURRA
    19 19:30 - 21:30 ZESTA-PUNTA | Elite Txapelketa: Goitia-Manci vs Zelaia-Bailo
    20 22:15 - 00:30 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Elordi vs Artola

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena