20:29

Reala

Santander Liga

Realak 3 puntuak lortu ditu etxean, Espanyol 2 eta 1 garaituta

B. L. G. | EITB MEDIA

Realak garaipen estua lortu du Espanyolen aurka. Partida berdindua izan da eta lehen zatiko emaitza mantendu da bigarrenean. Braisek eta Sorlothek egin dituzte etxekoen golak.

  • Realaren gola

    Realaren bigarren golaren ospakizuna. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak 2 eta 1 hartu du mendean Espanyol. Kataluniakoek ez dizkiete gauzak erraz jarri txuri-urdinei eta partidaren azken minutuetan berdinketa gertu egon da. Brais Mendezek eta Sorlothek egin dituzte etxekoen golak. Espanyolena, berriz, Edu Expositok.

Reala - Espanyol partidako laburpena (2-1)

Partida hasiera berdindua izan da gaur Reale Arenan. Lehen zatiaren hasieran bi taldeetako inor ez da gailendu. Hala ere, lehen aukera argian (17. minutuan), Realak markagailuan aurreratzea lortu du. Takek Espanyoleko atezaina presionatu, baloia lapurtu eta Sorlothek baloia ate barrura bultza baino ez du egin behar izan.

Pozak ez du gehiegi iraun txuri-urdinen etxean. Bi minutura, korner batean berdinketa lortu du Espanyolek. Landutako jokaldi bati amaiera bikaina eman diote. Sakea motzean egin eta area ertzean errematatu du Edu Expositok.

Reala, ordea, suspertu eta partidaren aginte makila hartzen hasi da. 23. minutuan Sorlothen burukada batek Alvaro Fernandez estuasunetan jarri du baina ez dute saririk jaso Imanolen mutilek.

5 minutu beranduago, 28. minutuan, Merinoren jokaldi bikain baten ondoren, Braisek egin du Realaren bigarrena. Atsedenaldira arte mantendu da bi eta batekoa markagailuan. Realak zelaian agintzen jarraitu duen arren, ez du aukera garbirik egin azken ordu laurdenean.

Aldageletatik bueltan, taldeak ez dira bereziki oldarkorrak izan eta ez dute aukera argirik sortu. Atera egindako lehen jaurtiketa 58. minutuan izan da, Sorlothen eskutik, baina ez dio lanik eman Alvaro Fernandezi.

Aukera argiena 75. mintuan izan da. Realeko hainbat jokalarik baloia elkarri pasa diote area ertzean eta azkenean Silvaren jaurtiketa gogorra zutoinaren albotik kanpora joan da.

Partidako azken minutuak hurbildu ahala, Espanyolek estutu egin du berdinketaren bila. Realak estuasun batzuk izan ditu garaipena mantentzeko. 83. minutuan Espanyolek falta bat errematatu duenean kasu, edo eta luzapenean Remirok atepean atera duen erremate bat ere.

Hala eta guztiz ere, partidako azken aukera Momo Chok izan du, 93. minutuan egin duen urruneko jaurtiketa indartsu bat kanpora joan zaionean.

Azkenean, Imanolen mutilek 3 puntuak lortu dituzte eta kamiseta zuria soinean utzi dute zelaia. Asteartean, Realaren emakumezkoen taldeak Reale Arenan jokatuko duen Champions Leagueko partidarako babesa emanez. Partida zuzenean emango da ETB1en eta eitb.eus-en.

Fitxa Teknikoa:

2 - Real Sociedad: Remiro; Gorosabel, Aritz, Pacheco, Aihen, Zubimendi, Brais (Zubeldia, 88. minutuan), Merino, Silva (Cho, 81. minutuan), Sorloth y Kubo (Turrientes, 79. minutuan).

1 - Espanyol: Álvaro Fernández; Omar (Puado, 53. minutuan), Sergi Gómez, Cabrera, Oliván; Calero (Dani Gömez, 74. minutuan), Darder, Edu Expósito (Aleix Vidal, 74. minutuan), Vini (Lozano, 85. minutuan); Braithwaite y Joselu.

Golak: 0-1, 16. minutuan: Sorloth. 1-1, 18. minutuan: Edu Expósito. 2-1, 28. minutuan: Brais Méndez.

Epailea: Del Cerro Grande. Brais, Aritz eta Sorloth ohartarazi ditu.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena