13:18

Reala

LESIO LARRIA

Sadiqek hautsita dauka eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatua

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Realeko aurrelaria larri lesionatu zen Realak Getaferen aurka jokatu zuen partidan.

  • Sadiq Getaferen aurkako patidan, zelaia utzi zuen unean.

    Sadiq Getaferen aurkako patidan, zelaia utzi zuen unean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Sadiq Umar Realeko aurrelari nigeriarrak haustura dauka eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatuan, Realak astelehen honetan jakitera eman duenez.

Alexander Isaken salmentak utzitako hutsunea betetzeko talde txuri-urdinak oraintsu fitxatutako aurrelariak eskuin belauna bihurritu zuen igandean, Getaferen aurka jokatutako partidan (2-1).

Erresonantzia magnetikoa egin diote gaur goizean jokalariari lesioaren larritasuna baieztatzeko, eta aurreko lotailu gurutzatua hautsi duela ikusi dute medikuek. Lesio horrek denboraldi osoa galtzea ekar diezaioke.

Realak emandako osasun txostenaren arabera, "tratamendu kirurgikoko lesio subsidiarioa da", hau da, beharrezkoa izango da ebakuntza egitea. Momentuz, fisioterapia bidezko tratamendua eta lan pertsonalizatua hasi da egiten.

Ebakuntza, irailaren 15ean, osteguna

Realak astearte honetan jakitera eman duenez, Sadiq aurrelariak duen haustura zuzentzeko egin beharreko ebakuntza irailaren 15ean, ostegunean, izango da Gasteizen. Ebakuntza Mikel Sanchez medikuaren esku egongo da.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    24 15:30 - 17:45 TXIRRINDULARITZA | Romandiako Tourra (1. etapa)

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena