18:53

Reala

EUSKAL HERRIA KOPA

Realak irabazi du Euskal Herria Kopa, Alaves mendean hartuta (4-1)

B. L. G. | EITB MEDIA

Txuri-urdinen lehenengoa 13. minutuan egin du Jensenek, baina Alavesek berehala berdindu du (16. minutuan) Armengolen gol ikusgarri bati esker. Reala ez da berriro aurretik jarri 66. minutura arte.

0:37
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak Euskal Herria Kopa irabazi du. Jensenek egindako bi gol eta Maddi Torrek eta Elene Vilesek egindako bana golek ezerezean utzi dute Armengolek babazorroentzat eskuratutako gol ikusgarria.

Natalia Arroyorenak 13. minutuan aurreratu diraJensenek arearen mugan kontrolatu du baloia, eta airez egindako erremate batean lortu du gola norvegiarrak. Hala ere, pozak ez du gehiegi iraun, Armengolek hiru minutu beranduago berdindu baitu partida, urrunetik egindako jaurtiketa indartsu batekin, gol bikaina egin baitute babazorroek.

16. minututik aurrera, partida markagailuan berdintzeaz gain, zelaian ere parekatu da. Bi taldeek izan dituzte aurretik jartzeko aukerak baina ez dute lortu baloia sarera bidaltzea.

66. minutuan, baina, Synne Jensenek bigarren aldiz lortu du Alavesen atea zulatzea. Alavesek ez du amore eman, eta partidak berdinduta jarraitu du 84. minutuan Maddi Torrek Realaren hirugarrena egin duen arte. Orduan partida txuri-urdinen alde jarri da nabarmen, eta 89. minutuan, jokaldi eder baten ondotik, Elene Vilesek egin du laugarrena.

Azkenean, Realak altxa du Euskal Herria Kopa Alavesi 4 eta 1 irabazita. Laugarrena du Realak.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    29 17:00 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Peña II vs Larrazabal

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena