20:47

Reala

Santander Liga

Realak Atletico Madrilen aurka berdindu du (1-1)

I. G. | EITB MEDIA

Donostiarrek markagailua berdindu behar izan dute lehen zatian Morataren gol bat jaso ondoren. Sadiq Umar fitxatu berriak sartu du berdinketaren gola.

  • Remiro baloi bat gelditzen taldekideen aurrean.

    Remiro baloi bat gelditzen taldekideen aurrean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Sadiq Umar Realeko aurrelari nigeriarrak, bere golarekin, puntu bat eman dio bere talde berriari Atletico Madrilen aurka. Berdinketa justua izan da eta bi taldeak luzapenean emaitza haien alde jartzetik gertu egon dira.

Reala - Atletico Madril partidako laburpena

Atletico izan da bosgarren minutua baino lehen gol bat sartzeko aukera sortu duen lehena. Donostiarrek ez dute korner bat ondo defendatu, eta Alvaro Moratari baloia jaurtitzen utzi diote, etxekoak soken kontra jartzeko.

Realak erreakzionatu egin du, partida menderatzera pasa da eta, deskuidu koltxonero batean, David Silva partida berdintzear egon da, baina Oblakekin topo egin du. Merinok Choren pase bat ere bidali du zutoinera.

Moratak bigarren gola sartu du, baina epaileak baliorik gabe utzi du VAR bidez, baloiak Joao Felix portugaldarraren eskuan jo baitu.

Bigarren zatian, gipuzkoarrek, Sadiq Umarren sarrerarekin, aurrera pausu bat eman dute erasoan eta atzean hobera egin dute.

Aurrelari afrikarraren lehen baloia txartel horia izan da Reinildorentzat, bigarrenak sustoa eman dio Atleticori, eta hirugarrena berdinketa izan da, Ali Choren pasea buruz errematatuta.

Azken minutuetan Realak jada ez du indarrik izan eta Atleticok donostiarrak bere arean sartu ditu.

Fitxa teknikoa

1.- Reala: Remiro; Gorosabel (Sola, 82. min), Zubeldia (Aritz, 70. min), Le Normand, Muñoz; Zubimendi, Merino, Silva (Kubo, 70. min), Brais Mendez; Cho (Barrenetxea, 70. min) y Sorloth (Sadiq, 46. min).

1.- Atletico: Oblak (Grbic, 84. min); Saul Ñíguez (Kondogbia, 46. min), Reinildo, Witsel, Gimenez, Marcos Llorente; Koke, Carrasco (Hermoso, 78. min), De Paul (Griezmann, 62. min); Joao Félix y Morata (Correa, 78. min).

Golak: 0-1, 4. min: Morata. 1-1, 54. min: Sadiq.

Epailea: Soto Grado. Txartel horia atera die Zubimendi, Cho, Merino, Zubeldia, Gorosabel, Saul Ñíguez, De Paul, Marcos Llorente, Reinildo eta Morata jokalariei.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    28 Zuzenean 12:00 - 14:00 PILOTA | Afizionatuak: Goñi Memoriala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena