18:53

Reala

Fitxaketa

Realak ofizial egin du Sadiq Umar aurrelariaren fitxaketa

I. G. | EITB MEDIA

Aurrelari nigeriarrak 2027-28 denboraldiaren amaierara arte sinatu du talde txuri-urdinarekin eta 25 zenbakidun elastikoa jantziko du.

  • Sadiq Umar Reale Arenan

    Sadiq Umar Reale Arenan. Argazkia: Real Sociedad

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak ostegun honetan jakinarazi duenez, UD Almeria taldearekin akordioa lortu du Sadiq Umar aurrelariak. Hala, aurrelari nigeriarrak 2027-28 denboraldiaren amaierara arte sinatu du donostiarrekin. Sadiqek 25 zenbakidun elastiko jantziko du.

Aipatu fitxaketarengatik 20 milioi euro finko ordaindu beharko ditu Donostiako taldeak, eta beste 5 milioi zenbait aldagarriren araberakoak izanik.

Alexander Isak Ingalaterrako Newcastle taldera joan ondoren, Realak aurrelari golegile bat eskuratu du bere erasoa indartzeko, Alexander Sorloth norvegiarraz gain.

Sadiq Realera heldu da hainbat taldetan ibili ondoren (Erroma, Bologna, Torino, Breda, Rangers, Perugia eta Partizan), azkena Almeria. Bertan, bi denboralditan 22 eta 19 gol sartu ditu Bigarren Mailan.

Gainera, Lehen Mailako debutean, hiru jardunaldi jokatu ditu andaluziarrekin, eta bi gol sartzeko gai izan da.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    25 15:30 - 17:45 TXIRRINDULARITZA | Romandiako Tourra (2. etapa)
    26 22:10 - 00:30 ZESTA-PUNTA | Zesta All Star: Erkiaga-Zabala vs Laduche-Lekerika

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena