14:28

Reala

Primera Iberdrola

Realak Txapeldunen Liga jokatuko du!

EITB Media

Txuri-urdinek Rayo Vallecano gainditu dute (4-0) Zubietan, eta, horrenbestez, bermatuta dute sailkapeneko hirugarren tokia. Hartara, datorren urtean Europako talde onenekin lehiatuko dira.

2:8
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak Rayo Vallecano gainditu du Zubietan (4-0) eta Txapeldunen Ligarako txartela ziurtatu du jada.

Natalia Arroyoren taldeak aise irabazi du neurketa, eta denboraldia amaitzeko bi jardunaldiren faltan lortu du sailkapena. Datorren urtean Europako talde onenekin arituko da Champions League lehiaketan.

Partidak ez du historia askorik izan. Amaiur Sarriegik hiru gol egin ditu (24., 65. eta 75. minutuetan) eta Nerea Eizagirrek sartu du bestea 72.ean.

Behin sailkapenek hirugarren postua ziurtatuta, txuri-urdinen hurrengo helburua bigarren tokia eskuratzea izango da, aurrekanporaketa gutxiago jokatu behar izateko. Horretarako, puntu bakarra piatu behar dute gipuzkoarrek.

28. JARDUNALDIA

Real Sociedad 4-0 Rayo Vallecano

Betis 0-0 Valentzia

Spg Huelva 2-1 Alaves

Levante UD 0-5 At. Madril

Athletic 2-1 Tenerife

Bartzelona - Sevilla

Real Madril 0-1 Madril CFF

Eibar 1-1 Vila-real

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    28 12:00 - 14:00 PILOTA | Afizionatuak: Goñi Memoriala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena