19:39

Futbola

IGOTZEKO PLAY-OFFA

Alaves eta Eibar, hil edo biziko lehiaren aurrean

EITB MEDIA

Babazorroek eta armaginek Lehen Mailara igotzeko play-offetan aurrera egitea izango dute jokoan ostegun honetan. Joaneko partidan, bana berdindu zuten, eta hartara itzulikoa erabakigarria izango da. Berdinduta amaituz gero, Alavesek egingo luke aurrera Eibarren gainetik amaitu zuelako Ligan.

  • Eibarren eta Alavesen arteko joaneko neurketa. Argazkia: EFE

    Eibarren eta Alavesen arteko joaneko neurketa. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alavesek eta Eibarrek indarrak neurtuko dituzte ostegun honetan, Lehen Mailara igotzeko play-offetako itzuliko neurketan, Mendizorrotzan, 21:00etatik aurrera. Armaginek eta babazorroek bana berdindu zuten joaneko partidan, eta, beraz, osteguneko norgehiagoka finala izango da bi euskal taldeentzat.

Partida honek badu berezitasun bat, izan ere, behin arauzko denbora eta balizko luzapena bukatuta irabazlerik ez balego, ez litzateke penaltirik egongo, kasu horretan, Alavesek egingo bailuke aurrera, Liga Eibarren aurretik bukatu zuelako (Alaves hirugarren tokian sailkatu zen; Eibar, aldiz, laugarren).

Ipuruan jokatu zen joaneko neurketan, Luis Garcia Plazaren taldea hobeto hasi zen, eta Syllak markagailua ireki zuen 9. minutuan, jaurtiketa ikusgarri bati esker. Hala eta guztiz ere, lehen zatiko luzapenean, Stoichkovek berdinketa ezarri zuen, erremate akrobatiko bat eginez.

Gainera, 72. minutuan, Eibar jokoan nagusi zenean, epaileak Arbillari bigarren txartel horia atera zion, Asier Villalibreri egindako falta gogor bat egin ostean.; beraz, Gaizka Garitanok ezingo du armaginen kapitaina zelairatu itzuliko norgehiagokan.

Bestalde, asteazken honetan, Levante eta Albacete arituko dira play-offeko beste kanporaketaren itzulikoan. Alacanteko taldeak oso bideratuta utzi zuen sailkapena, 1-3 nagusitu baitzen Albaceteren etxean.

Norgehiagoka amaituta, EITBk horren gaineko xehetasun guztiak emango ditu "Area txikia" saio berezi batean; eitb.eus-en eta ETB1en izango da ikusgai.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    20 Zuzenean 15:10 - 17:30 ERREMONTEA | Berria txapelketaren finala
    20 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Ezkurdia vs Zabala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena