19:28

Futbola

2022-23 Liga

Osasuna-Sevilla, Cadiz-Reala eta Athletic-Mallorca, Santander Liga 2022-23ko lehen jardunaldian

EITB MEDIA

Cadiz, Sadarren, Bartzelona, Reale Arenan, eta Valentzia, San Mamesen, hurrengo arerioak izango dira. Azken jardunaldian, partida hauek izango dira: Real Madril-Athletic, Reala-Sevilla, eta Osasuna-Girona.

  • Osasunak Sevillaren aurka hasiko du Liga, Sadarren

    Osasunak Sevillaren aurka hasiko du Liga, Sadarren. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Santander Ligako euskal taldeek zehaztuta dute zein izango den 2022-23 Ligako egutegia, ostegun arratsaldean egindako zozketa amaituta. Hala, Ligako lehen jardunaldian, abuztuaren 13an edo 14an, honako partida hauek jokatuko dituzte: Osasuna-Sevilla, Cadiz-Reala eta Athletic-Mallorca. Astebete igarota, bigarren jardunaldian, euskal taldeek honela jokatuko dute: Reala-Bartzelona, Athletic-Valentzia eta Osasuna-Cadiz.

Azken jardunaldia ekainaren 3 eta 4ko astebururako dago iragarrita, eta neurketa hauek izango ditu: Real Madril-Athletic, Reala-Sevilla eta Osasuna-Girona.

Euskal derbiak Liga aurreratuta dagoela hasiko dira jokatzen. Lehenengoa 15. jardunaldian izango da, Gabon Zahar egunean: Realak Osasunaren bisita jasoko du, Reale Arenan. Astebete geroago, urtarrilaren 7an edo 8an, Athleticek eta Osasunak Bilbon jokatuko dute; eta zazpi egunen buruan, 17. jardunaldian, Reala-Athletic derbia izango da Donostian.

Bigarren itzulian, lehen derbia apirilaren 15 eta 16ko asteburuan jokatuko dute Athleticek eta Realak, San Mamesen. Iruñean, 32. jardunaldian, apirilaren 29an edo 30ean, Osasuna-Reala partida jokatuko da. Eta, azkenik, 36. jardunaldian, Sadarren, Osasuna-Athletic derbia ikusteko aukera izango dugu.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    28 12:00 - 14:00 PILOTA | Afizionatuak: Goñi Memoriala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena