Futbola
LaLiga SmartBank
EITB Media
Bizkaiko taldeak Velez de Mendizabal entrenatzailea kargutik kentzea erabaki du eta Mujikak zuzenduko Amorebieta denboraldi amaierara arte. Zornotzako taldea SmartBank Ligako jaitsiera postuetan dago, salbaziotik zazpi puntura.
Iñigo Velez de Mendizabal, Amorebieta taldeko entrenatzaile ohia. Argazkia: EITB Media
Amorebietak Iñigo Velez de Mendizabal entrenatzaile kargutik kentzea erabaki du astearte honetan (martxoak 8), eta jakinarazi du Haritz Mujikak zuzenduko duela taldea SmartBank Ligako (Bigarren Maila) 2021-2022 denboraldia amaitu arte.
Jon Larrea klubeko presidentea eta Asier Goiria kirol-zuzendaria Iñigo Velez de Mendizabalekin bildu dira, arabarrari kargugabetu egingo dutela esateko. Klubak Haritz Mujikaren aldeko apustua egin du, eta teknikari berriak asteazkenean zuzenduko du taldearen lansaioa Artunduagan (Basauri) 10:30ean; ondoren, prentsaurrekoa eskainiko du Urritxen (Zornotza), 12:30ean.
SmartBank Ligan 30 jardunaldi jokatu ostean, Amorebieta jaitsiera postuetan dago (20.) 26 punturekin, salbaziotik zazpi puntura, Mirandes (33 puntu) baita jaitsiera postuetatik kanpo dagoen lehen taldea.
Hurrengo zuzenekoak
19 | 19:30 - 21:30 | ZESTA-PUNTA | Elite Txapelketa: Goitia-Manci vs Zelaia-Bailo |
20 | 22:15 - 00:30 | PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Elordi vs Artola |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa