16:13

Osasuna

Santander Liga

Osasunak lehen porrota jaso du etxean Getaferen aurka (0-2)

I. G. | EITB MEDIA

Gorritxoek jokalari bat gutxiagorekin jokatu dute bigarren zatia Chimy Avilaren txartel gorriagatik, eta denboraldiko bigarren porrota jaso dute, oraingoan, Sadarren.

  • Abde, baloi baten lehian Getaferen aurkako partidan

    Abde, baloi baten lehian Getaferen aurkako partidan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Getafek hiru puntu atera ditu Sadarretik Osasunaren aurka irabazita (0-2). Chimy Avilaren kanporaketak atsedenaldiaren atarian partidaren ibilbidea aldatu du, eta gorritxoek etxeko lehen porrota jasan dute.

Osasuna - Getafe partidako laburpena (0-2)

Partida hamar minutuko bakearekin hasi dute bi taldeek gorritxoek sortutako ekaitzaren aurretik. Ruben Garcia izan da partidako lehen abagune argiaren protagonista, baina baloia zutoinera joan zaio.

Minutu bat geroago, Getafeko atezainak geldiketa ikusgarri bat egin du Darkoren jaurtiketa baten ondoren, 1-0ekoa saihesteko.

Bisitariek ez dute arriskurik sortu eta Chimy Avila eta Budimir izua markagailua haien alde jartzeko zorian egon dira.

Osasuna bete-betean zegoen eta Getafe menderatuta, baina Iglesiasek Nacho Vidalen akats bat aprobetxatu du area barruan ezkerrarekin 0-1ekoa egiteko.

Arrasatekoren jokalariek ez dute euren ideia aldatu eta bereari jarraitu diote. Chimy Avilak 43. minutuan txartel gorria jaso du zuzenean Iglesiasi eginiko falta bat berrikusi ondoren. Horrela iritsi dira atsedenaldira.

Itzuleran nafarrak jokaldiak harilkatzen saiatu dira, faltengatik ebaki asko izan dituen partida batean.

Abde zelaira sartu da bereei abiadura eta hegaleko sakontasuna emateko Ruben Peñarekin batera. Sanchez Floresen mutilek ez dute egoera menderatu, baina zorteak irribarre egin die berriro.

Gaston Alvarez uruguaitarrak Duarte portugaldarraren erremate akrobatikoa bultzatu du goleko marran bigarrena egiteko.

Osasunaren izaera ez da nahikoa izan Getaferen aurka emaitza positiboa lortzeko, eta madrildarrek denboraldi honetan talde batek ere punturik lortu ez duen estadioan irabaztea lortu dute.

Fitxa teknikoa

0 – Osasuna: Sergio Herrera; Nacho Vidal (Ruben Peña, 58. min), Unai Garcia, David Garcia (Manu Sanchez, 77. min), Juan Cruz; Darko (Moncayola, 69. min), Lucas Torro; Chimy Avila, Moi Gomez, Ruben Garcia (Abde, 58. min); Budimir (Kike García, 77. min).

2 – Getafe: David Soria; Damian, Duarte, Mitrovic, Gaston (Revuelta, 93. min), Iglesias; Aleña (Seoane 93. min), Arambarri, Maksimovic (Milla, 63. min); Ünal (Mata, 82. min), Mayoral (Munir, 63. min).

Golak: 0-1, 30. min: Iglesias. 0-2, 76. min: Gaston.

Epailea: Isidro Díaz de Mena. Txartel horia atera die Ruben Garcia, Nacho Vidal, Peña, Budimir, Moncayola, Arrasate eta David Garciari, Osasunaren aldetik; eta Duarte eta Millari Getafetik. Chimy Avila eta Milla kanporatu ditu txartel gorria aterata.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Tourra 2020 Webgune berezia Tourra 2020
    Euskal Selekzioak Euskal selekzioak irabazi egin dio Korsikari,… Euskal Selekzioak
    Emakumeen Kirola Partidak zuzenean, bideoak, kronikak... Emakumeen Kirola
    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena