13:12

Osasuna

Sportingeko jokalari berria da

Cotek ez du Osasunan jarraituko

EITB Media

Jokalaria eta kluba akordiora iritsi dira bi aldeak lotzen zituen kontratua eteteko. Asturiarra Sportingen arituko da datorren denboralditik aurrera.

  • Cote

    Cote. Argazkia: @CAOsasuna

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jose Angel Valdes 'Cote' jokalariak ez du Osasunan jarraituko. Kluba eta futbolaria akordiora iritsi dira bi aldeak lotzen zituen kontratua eteteko. Asturiarra Sporting Gijon taldean arituko da datorren denboralditik aurrera.

Cote 2021ean iritsi zen Osasunara. Guztira, 25 partida jokatu ditu talde gorritxoarekin; horietatik 23 Santander Ligan eta bi Errege Kopan. Gol bat sartu du Osasunarekin, eta goleko bi pase eman ditu.

Osasunak eskertu egin dio jokalariari klubean egon den epean egin duen lana, eta onena opatu dio etorkizunerako.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    29 17:00 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Peña II vs Larrazabal

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena