22:54

Osasuna

FITXAKETA

Osasunak Moi Gomez fitxatu du Vila-realetik

I. G. | EITB MEDIA

Aurreakordioa lortu dute jokalariak talde gorritxoan jokatzeko, aurretik 1,8 milioi euro ordainduta.

  • Moi Gomez

    Moi Gomez. Irudia: Osasuna

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Osasunak aurreakordioa iragarri du Vila-realekin Moi Gomezen fitxaketarako, 1,8 milioi euro ordaindu ondoren. Hala, Alacanteko jokalariak bost urteko lotura izango du talde nafarrarekin.

Jagoba Arrasatek entrenatzen duen taldeak jakinarazi duenez, gainera, 100.000 euro ordaindu beharko dituzte taldeak Santander Ligan jarraitzea lortzen duen bost denboraldi horietako bakoitzean.

Aurreakordioak beste aldagai batzuk ere jasotzen ditu, Osasunak bost denboraldi horietako batean Europako lehiaketetan aritzeko sailkatzea lortzen badu. Gainera, Vila-realek etorkizuneko eskualdatze baten gainbalioaren % 20 gordeko du, eta futbolariak 20 milioi euroko etete-klausula izango du Santander Ligan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena