20:52

Osasuna

1-1

Osasunak puntu bat lortu du Levanteren aurka

Erredakzioa

Talde gorritxoak eta Levantek bana berdindu dute Ciutat de Valencian. Hernanik aurretik jarri du etxeko taldea, eta Ruben Garciak berdindu du neurketa.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
Futbola. LaLiga Santander: Laburpenak
Futbola. LaLiga Santander: Laburpenak (Levante - Osasuna) 00:02:19

Osasunak eta Levantek bana berdindu dute Ciutat de Valencia zelaian jokatu den Santander Ligako zazpigarren jardunaldiko partida. Ondorioz, Nafarroako taldeak zortzi puntu ditu, eta sailkapenaren erdialdean dago.

Talde gorritxoak gaizki ekin dio partidari, eta Levante nagusitu da hasierako minutuetan. Etxeko taldeak gola sartu du 5. minutuan, Hernaniren bitartez (1-0). Sei minutu geroago, Ruben atezainak Levanteren bigarren gola eragotzi du, Mayoralen jaurtiketa geldituta. Ruben Garciak izan du neurketa berdintzeko abagunea, 18. minutuan, baina Aitor Fernandez atezainak desbideratu du jokalari gorritxoaren falta jaurtiketa. Levante jaun eta jabe izan da lehen zatian. Talde valentziarrak bigarren gola sartzeko abaguneak izan ditu, eta VAR sistemak baliorik gabe utzi du Rogerrek sartutako gola. Osasuna ezinean ibili da, eta gol bateko desabantailarekin joan da atsedenaldira.

Bigarren zatiari beste itxura eta jarrera batekin ekin dio Osasunak, eta talde gorritxoak gertu izan du gola 50. minutuan, Aitor Fernandez atezainak bikain desbideratu duen Estupiñanen errematearen bitartez. Nafarroako taldearen hasiera onak saria jaso du 57. minutuan: Ruben Garciak Roberto Torresen pase luzea jaso du, kontrol bikaina egin, eta gola sartu du (1-1), Aitor Fernandez atezaina gaindituta.

Levanteren erantzuna etorri da Osasunaren golaren ostean, eta aukera bikoitza izan du 65. minutuan: Ruben atezainak Mayoralen gola eragotzi du lehenengo, eta Miramonen errematea gelditu du ondoren. Partidako 70. minutuan, Hernanik bigarren txartel horia ikusi du Chimy Avilari egin dion sarreragatik, eta jokalari bat gutxiagorekin geratu da etxeko taldea. Aurkariak baino jokalari bat gehiagorekin, Osasunak bigarren golaren bila jo du, eta Nacho Vidalek gertu izan du gola, baina area barrutik egin duen jaurtiketa gora bota du. Azken minutuetan, aukera bana izan du talde bakoitzak: Ruben Osasunako atezainak ondo gelditu du Rochinaren jaurtiketa, eta Chimy Avilarek langa gainetik kanpora bidali du jaurtiketa.

Fitxa teknikoa:

1 - Levante: Aitor, Miramon, Postigo, Vezo, Clerc, Campaña, Radoja, Morales (Rochina, 74. min), Hernani, Roger (Sergio Leon, 74. min) eta Mayoral (Coke, 85. min).

1 - Osasuna: Ruben, Nacho Vidal, Aridane, David Garcia, Estupiñan, Roberto Torres, Oier, Fran Merida (Moncayola, 46. min), Ruben Garcia (Rober Ibañez, 83. min), Adrian (Juan Villar, 83. min) eta Chimy Avila.

Golak: 1-0, 5. min: Hernani. 1-1, 57. min: Ruben Garcia.

Epailea: Soto Grande. Txartel horiak atera dizkie Roger, Aitor, Radoja eta Sergio Leon Levanteko jokalariei, eta Hernani egotzi du 71. minutuan, bigarren txartel horia erakutsi ondoren.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    26 15:30 - 17:45 TXIRRINDULARITZA | Romandiako Tourra (3. etapa)
    27 22:10 - 00:30 ZESTA-PUNTA | Araba Euskaraz: Erkiaga-Del Rio vs Barandika-Lekerika

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena