23:34

Munduko Txapelketa

Qatar 2022

Argentinak eta Poloniak egin dute aurrera C multzoan

EITB Media

Argentinak 0 eta 2 irabazi dio Poloniari eta Mexikok mendean hartu du Saudi Arabia (1-2). Ondorioz, argentinarrek multzoko lehen postua bermatu dute, eta poloniarrak sailkatu dira final-zortzirenetara mexikarrek baino gol bat gutxiago jaso baitute Munduko Txapelketan.

  • Argentina eta Polonia

    Argentinako eta Poloniako jokalariak elkarren aurkako partida amaitu ostean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Argentina eta Polonia sailkatu dira 2022ko Qatarko Munduko Txapelketako final-zortzirenetara asteazken honetan (azaroak 30). Argentinarrek C multzoko lidertza bermatu dute Poloniari irabazita (0-2), eta poloniarrek aurrera egin dute Mexikok Saudi Arabia mendean hartu ostean (1-2).

Argentinarrak nagusi izan dira hasieratik amaieraraino poloniarren kontra jokatu duten partidan. Szczesny atezainak gelditu egin du Messiren penalti jaurtiketa atsedenaldira iritsi aurretik, baina bigarren zatiaren hasieran Argentinak gola sartu du Mac Allisterren bidez. Geroago, 67. minutuan, neurketa erabakita utzi du Julian Alvarezek.

Porrota jaso arren, Polonia Mexikoren eta Saudi Arabiaren arteko norgehiagokako emaitzaren zain geratu da.

Saleh Alshehri (Arabia Saudita) eta Mexikoko bi jokalari 2022ko Qatarreko Mundialean.. Foto: EFE

Saleh Alshehri (Arabia Saudita) eta Mexikoko bi jokalari 2022ko Qatarreko Mundialan. Argazkia: EFE

Mexikok bi goleko abantaila hartu du Martinen eta Chavezen golei esker. Momentu horretan launa puntu zituzten poloniarrek eta mexikarrek, eta, berdinduta egon dira aldeko eta aurkako goletan ere; orduan ere, Poloniak egingo luke aurrera txartel horia gutxiago jasota zutelako. Beraz, Amerikako selekzioak hirugarrenaren bila jo du, baina gola jaso du luzapenean Arabia Saudiko Al Dawsarik amaiera ona eman baitio Asiako taldearen kontraerasoari. Ondorioz, Poloniak amaitu du multzoko bigarren postuan, Mexikok beste gol sartu baititu Munduko Txapelketan, baina gol bat gutxiago jaso duelako.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena