20:33

Munduko Txapelketa

QATAR 2022

Brasilek irabazi egin dio Suitzari, eta final-zortzirenetara sailkatu da (1-0)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Titek zuzentzen duen taldeak bitik bi garaipen lortu ditu, eta G multzoko buruan dago.

  • Brasileko jokalariak Casemiro besarkatzen

    Brasileko jokalariak Casemiro besarkatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Brasilgo selekzioak Qatarko Munduko Txapelketako final-zortzirenetan izango dela ziurtatu du astelehen honetan lan asko eginda eta Suitzari 1-0 irabazita, Casemirok azken txanpan sartutako golari esker.

Munduko txapelduna bost aldiz izan dena ez da fin ibili, baina bai bere aukera apurretako bat aprobetxatzeko bezain sendo, aurre egin zion aurkari baten aurka hiru puntuak eskuratzeko.

Lehenengo aukera, partida hasi eta ordu erdira, hegoamerikarrena izan da, Viniciusek baloia lapurtu, eta gero, ezin izan du Raphinharen pasea behar bezala errematatu, hala ere, Sommer ahalegin bat egitera behartu du. Abisu horrek erritmoa bizitzeko beta eman die Titeren agindupekoei, baina irudipen hutsa izan da, ez da aukera gehiago egon lehen zatian.

Bigarrena, berriz, mugituagoa izan da, baina ez oso distiratsua, nahiz eta Brasilek hasieratik sartu zelairatu duen Rodrygo Goes Lucas Paquetaren ordez, erasoan hobetzeko. Aldiz, lehen sustoak Suitzak eman ditu, Widmer hegaletik ondo sartu baita, baina Riederrek ez du ondo bukatzerik lortu, eta Emboloren presioak ia arazo larriak sortu dizkio Alissoni.

Baina hortik aurrera, Murat Yakinen taldea, ez da Liverpooleko atezainaren areara hurbildu. Suitzak partidan egindako ahalegina ordaindu du, gutxinaka akatsak agertzen joan dira. Horietako batean, Viniciusek azkenean Sommer gainditu ahal izan du, baina VARak baliogabetu egin du Richarlison jokoz kanpo zegoelako.

Titek Antony eta Gabriel Jesusekin 'dinamita' gehiago sartzea erabaki du Raphinhagatik eta Richarlisonengatik, eta inpaktu handirik izan ez arren, Brasilek noegehiagoka bereganatzea lortu du. Viniciusek, Rodrygok eta Casemirok aspaldiko garaiak gogoratu dituzte eta erdilariak bigarrenaren pasea sare barrura bidali du 1-0ekoa egiteko.

Horrenbestez, Titek zuzentzen duen taldeak bitik bi garaipen lortu ditu, eta G multzoko buruan dago kokatuta sei punturekin, eta final-zortzirenetarako txartela ziurtatuta dauka dagoeneko. Suitzak, aldiz, oraindik itxaron egin beharko du sailkapena bereganatuko duen jakiteko.

Fitxa teknikoa:

1 - Brasil: Alisson; Militao, Marquinhos, Silva, Alex Sandro (Telles, 86. min); Fred (Guimaraes, 58. min), Casemiro, Paqueta (Rodrygo, 46. min); Vinícius, Richarlison (Gabriel Jesús, 73. min), Raphinha (Antony, 73. min).

0 - Suitza: Sommer; Widmer (Frei, 86. min), Akanji, Elvedi, Rodríguez; Freuler, Xhaka, Rieder (Steffen, 58. min); Sow (Aebischer, 75. min), Vargas (Fernandes, 58. min), Embolo (Seferovic, 75. min).

Golak: 1-0. Casemiro, 83. min

Epailea: Iván Barton (SAL). Txartel horia erakutsi die Fredi (Brasil) (52. min) eta Riederri (Suitza) (50. min), Suitza.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    20 Zuzenean 22:15 - 00:30 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Elordi vs Artola

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena