21:44

Eibar

SmartBank Liga

Eibarrek lider jarraitzen du Granadan berdindu ostean (1-1)

Agentziak | EITB Media

Talde gipuzkoarra hobeto aritu da partidaren azken txanpan, baina talde batek ere ez du aukera argirik eman azken berdinketa hausteko.

  • Granada 1-1 Eibar

    Granada 1-1 Eibar. Argazkia: @SDEibar

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Granadak eta Eibarrek bana (1-1) berdindu dute Los Carmenes futbol-zelaian. Bertan, euskal taldeak SmartBank Ligako lidergoa sendotu du, sei jardunaldi irabazi gabe egon arren.

Granada - Eibar partidako laburpena

Granadak izan ditu hasierako aukera apurrak Lehen Mailara itzultzeko lehian ari diren taldeen arteko lehia zuzenean, baina ez da oso fin ibili. Lehen zatian, bi taldeek errespetu gehiegi erakutsi diote elkarri.

Antonio Puertasek kanpora bota du baloia partidaren hasieran, eta atsedenaldira iritsi aurreko minutuetan Luca Zidane atezainak Yann Bodiger frantziarraren eta Myrto Uzuni albaniarraren golak eragotzi ditu.

Gidoia ez da aldatu atsedenaldiaren ostean, baina ordu betera dena aldatu da, eibartarren lehen hurbilketa arriskutsua Jon Bautistak aprobetxatu baitu 0-1ekoa sartzeko, Anaitz Arbillak zuzenean jaurtitako falta baten ondoren.

Alvaro Tejerok partida erabakita uzteko aukera izan du, baina 0-2koa barkatu du eta Eibarrek garesti ordaindu du, 71. minutuan Granadak berdinketa lortu baitu Gustavo Blanco Leschuk argentinarrak bere atean sartutako golari esker, Bryan Zaragozaren erdiraketa desbideratzen saiatu denean.

Talde gipuzkoarra hobeto aritu da partidaren azken txanpan, baina talde batek ere ez du aukera argirik eman azken berdinketa hausteko.

 

Fitxa teknikoa

1 - Granada: Raul Fernandez; Quini, Rubio, Ignasi Miquel, Carlos Neva; Bodiger (Pol Lozano, 77. min), Petrovic (Sergio Ruiz, 74. min), Melendo (Weissman, 74. min), Callejon (Bryan, 61. min); Antonio Puertas (Famara, 74. min) eta Uzuni.

1 - Eibar: Luca Zidane; Tejero (Nolaskoain, 90. min), Venancio, Arbilla, Rios Reina; Sergio Alvarez, Javi Muñoz, Matheus, Corpas (Quique, 68. min), Stoichkov (Luis Rioja, 68. min); Jon Bautista (Blanco Leschuk, 68. min).

Golak: 0-1, 60. min: Jon Bautista. 1-1, 71. min: Blanco Leschuk, bere atean.

Epailea: Galvez Rascon. Txartel horia atera die Quini, Stoichkov eta Matheus jokalariei.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    29 17:00 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Peña II vs Larrazabal

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena