11:01

Eibar

SmartBank Liga

Eibarrek porrota jaso du Albaceten

EITB Media

Armaginek galdu egin dute Albaceteren kontra (3-1) jokatutako SMartBank Ligako 36. jardunaldiko partida. Gipuzkoako taldeak neurketa kaskarra jokatu du, eta punturik gabe itzuli da etxera.

  • Albacete - Eibar

    Bautista (Eibar), baloiarekin Albaceteren aurkako partidako jokaladi baten. Argazkia: @SDEibar

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eibarrek galdu egin du Albaceteren aurka 3-1eko emaitzarekin, apirilaren 14an, ostiralean, Carlos Belmonte estadioan jokatutako SmartBank Ligako 36. jardunaldiko partida. Talde armaginak neurketa kaskarra jokatu zuen, baina, hala ere, beste jardunaldi batez eutsiko dio lidertzari. Hori bai, bere aurkariek aldeak murrizteko aukera izango dute.

Albacete-Eibar partidako laburpena

Erritmo bizia izan du norgehiagokaren hasierak. Lehen abisua etxeko taldeak eman du Dubak kanpora bidalitako jaurtiketa baten bidez. Pixkanaka, gero eta nabarmenagoa izan da Albaceteren nagusitasuna eta 18. minutuan gola sartu dute etxekoek; Higiniok 1-0ekoa jarri du markagailuan 18. minutuan, hegaleko sake baten ostean Eibarko defentsen hutsa baliatuta.

Eibarren erantzuna 30. minutuan iritsi da, baina Corpasek area kanpotik egindako jaurtiketak ez du aurkariaren atea topatu. Bost minutu beranduago, Bautistak izan du abagunea, baina Boyomo gainera etorri zaio, jaurti beharrean pasea ematea erabaki du, eta, azkenean, Olaetxeak aldendu du baloia.

Lehen zatia amaitu orduko, 37. minutuan, Albacetek bigarren gola sartu du; falta jaurtiketa baten ostean baloia Juanmari iritsi zaio, eta etxeko taldeko jokalariak Luca Zidane atezaina gainditzea lortu du (2-0), maisuki, 37. minutuan.

Bigarren zatiaren hasieran Albacetek hartu du aginte-makila, eta estutasunetan jarri du Eibar. Hala, 55. minutuan, Carlos Isaacek erdiraketa egin eta Juanmak gola sartu du errematea ate barrura bidalita (3-0).

Ezinean ibili da Eibar, baina 60. minutuan lortu du desabantaila murriztea; Venancioren jaurtiketa Quiquek desbideratu du, eta baloia ate barruan sartu da Altube atezaina ezustean harrapatuta (3-1).

Golak hauspotuta, armaginek erasora jo dute, baina beranduegi izan da jada. Gainera, Albacete ondo ibili da defentsako lanean, eta Eibar punturik lortu gabe itzuli da etxera.

Fitxa teknikoa:

3 - Albacete: Altube, Carlos Isaac, Boyomo (Juan Maria, 87. min), Djetei, Glauder, Juanma (Fran Alvarez, 85. min) Olaetxea, Riki (Rodri Alonso, 85. min), Fuster, Duba eta Higinio (Ros, 65. min).

1 - Eibar: Luca Zidane, Tejero (Javi Muñoz, 46. min), Venancio, Sergio Alvarez, Arbilla, Corpas, Nolaskoain (Quique, 46. min), Matheus (Vadillo, 74. min), Yanis (Rios Reina, 59. min) , Stoichkov eta Bautista (Arana, 81. min)

Golak: 1-0: Higinio (18. min) 2-0: Juanma (37. min) 3-0: Juanma (55. min) 3-1: Quique (60. min)

Epailea: Milla Alvendiz. Txartel horiak atera dizkie Riki eta Juan Maria Albaceteko jokalariei, baita Nolaskoain, Arbilla, Corpas, Matheus eta Sergio Alvarez Eibar taldeko futbolariei ere.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    18 13:35 - 15:15 TXIRRINDULARITZA | ALPEETAKO TOURRA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena