20:43

Eibar

SMARTBANK LIGA

Eibarrek porrota jaso du Andorran (2-0)

A. B. R | EITB MEDIA

Armaginek ezin izan dute punturik bildu eta denboraldiko bigarren partida galdu dute. Etxekoak nagusi izan dira partida osoan zehar eta Sergio Molinaren eta Hector Hevelen golei esker gailendu dira.

  • Blanco Leschuk Andorra - Eibar partidan

    Blanco Leschuk Andorra - Eibar partidan. Argazkia: @SDEibar

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eibarrek denboraldiko bigarren porrota jaso du Andorran galdu ostean. Etxekoak nagusi izan dira jokoan eta lehenengo zatian Sergio Molinak eta bigarrenean Hector Hevelek lortutako golak eman diote garaipena Eder Sarabiak zuzentzen duen taldeari.

Andorra - Eibar partidako laburpena (2-0)

Norgehiagokaren hasierako minutuetatik etxeko taldeak, Eibarrek baino arrisku gehiago eraman du aurkariaren atera. Aketxek 34. minutuan egindako jaurtiketa izan da armaginen abagunerik argiena eta ia bakarra lehen 45 minutuetan.

Eder Sarabiak zuzentzen duen taldeak, aldiz, aukera nabarmenak izan ditu markagailuan aurreratzeko. Eibarreko defentsak ezin izan du Andorrak hegaletatik sortzen zituen jokaldiak gelditu. Hain zuzen ere, ezker hegaletik iritsi da  21. minutuan partidako lehenengo gola; Sergio Molinak area barnetik egindako eskuinkada gurutzatua ezin izan du Yoelek gelditu (1-0).

Eibarrek ez dio ondo ekin bigarren zatiari eta German Valerak abagune garbia izan du etxekoen bigarren gola sartzeko 46.minutuan. Garitanok zuzendutako taldeak gol beharra zuen punturen bat lortzeko, baina jokoaren kontrola hartu ezinik egon da. Javi Muñoz eta Blanco Leschuken jaurteketetatik kanpo, armaginek ezin izan dute Andorra estutu.

Etxeko taldeak aukerak izan ditu errenta handitzeko eta norgehiagoka 1 eta 0 bukatuko zela zirudienean, Hector Hevelek ezkerkada apartarekin bigarrena egin du area kanpotik (2-0); baloia sarera joan da langa miazkatuz.

Porrot honekin Eibar 10 punturekin geratzen da eta oraindik ezin izan ditu bi garaipen kateatu aurtengo denboraldian. Partida galtzeaz aparte, Juan Berrocal atzelariaren lesioaren albiste txarra utzi du partidak Eibarrentzat.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    28 12:00 - 14:00 PILOTA | Afizionatuak: Goñi Memoriala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena