17:59

Eibar

Fitxaketa

Luca Zidanek 2024ra arte sinatu du Eibarrekin

I. G. | EITB MEDIA

Zidanek Real Madrid Castilla, Real Madril, Racing eta Rayo Vallecano taldeetan jokatu du, eta orain talderik gabe zegoen.

  • Luca Zidane

    Luca Zidane. Argazkia: @SDEibar

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Luca Zidane atezain frantziarrak, Zinedine Zidane jokalari ohi eta entrenatzailearen semeak, 2024ra arte fitxatu du Eibarrekin.

Talde armaginak ostegun honetan jakitera eman duenez, Luca Zidanek Eibarreko osasun azterketa medikoa egin ostean sinatu du taldearekin.

Eibarrek denboraldi honetan egin duen hamargarren fitxaketa da, eta talde gipuzkoarraren atea indartuko du, orain arte Yoel Rodriguezek eta Ander Canterok betetzen zuten postua, eta orain gehiago borrokatu beharko dute titulartasuna lortzeko.

Zidanek Real Madrid Castilla, Real Madril, Racing eta Rayo Vallecano taldeetan jokatu du, eta orain talderik gabe zegoen.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    26 22:10 - 00:30 ZESTA-PUNTA | Zesta All Star: Erkiaga-Zabala vs Laduche-Lekerika

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena