22:00

Eibar

Bigarren garaipena

Blanco Leschuken gol bakarrak garaipena eman dio Eibarri Ponferradinaren aurka (1-0)

B. L. G. | EITB MEDIA

Lehen minututik azkenera nagusitu da Eibar, eta, atsedenaldia baino lehen, Blanco Leschukek sartutako golari esker lortu dituzte armaginek 3 puntuak. Stoichkovek ere baloia sareratu du 58. minutuan, baina jokoz kanpo zegoen.

  • Eibar

    Eibar Ponferradinari egindako gola ospatzen. Argazkia: @SDEibar

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Armaginek Blanco Leschukek egindako gol bakarrari esker lortu dute garaipena etxean. Hasiera hasieratik izan dute aginte makila Garitanoren mutilek, baina ahalegindu diren arren, gol bakarra lortu dute, lehen zatia amaitzear zela Aketxek ateratako korner batean Leschuk argentinarrak egindakoa.

Eibar - Ponferradina partidaren laburpena (1-0):

Atsedenaldiaren aurretik iritsi dira armaginak, eta indartsu zelairatu dira aldageletatik bueltan. 47. minutuan izan dute lehen aukera Corpasen oinetan. Bi minutu beranduago, Arbillak jaurtitako falta bat gelditu du Amir atezainak eta errebotea gainera etorri zaio Leschukeki, argentinarrak ezin izan du ondo errematatu.  

58. minutuan bigarrenez sareratu du baloia Eibarrek Stoichkoven eskutik. Epaileak gola baliogabetu du jokalari armagina jokoz kanpo zegoelako.

Azkenerako, Eibarrek intentsitatea jaitsi eta defentsa lanetan jarri du esfortzua, azken minutuetan Ponferradinak berdinketa lortu nahian estutu egin baitu.

Fitxa Teknikoa:

1 - Eibar: Yoel, Correa (Chema Rodriguez, 87. minutuan), Berrocal, Arbilla, Rios Reina, Sergio Alvarez, Matheus (Tejero, 87. minutuan), Corpas (Quique, 71. minutuan), Aketxe (Nolaskoain, 71. minutuan), Stocihkov (Rahmani, 87. minutuan) eta Blanco Leschuk.

0 - Ponferradina: Amir, Paris Adot, Pascanu. Adrian Dieguez, Moi Delgado, Agus Medina (Anton, 87. minutuan), Kelechi, Sabit, (Zalazar, 46. minutan), Jose Naranjo (Hernandez, 87. minutuan), Derik Lacerda (Espiau, 75. minutuan) eta Yuri Neves (Aldair, 46. minutan).

Gola: 1-0, 45. minutuan: Blanco Leschuk.

Epailea: David Galvez. Etxeko taldeko Aketxeri, Matheusi, Juan Berrocali eta Blanco Leschuki erakutsi die txartel horia. Kanpoko taldean, berriz, Sabitek, Dieguezek eta Moi Delgadok ikusi dute txartel horia.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    03 12:30 - 14:30 PILOTA | Afizionatuak: 4 1/2ko Elite Txapelketa. Aretako Txapelketa
    03 17:15 - 20:10 PILOTA | Binakako Txapelketa: Jaka-Aranguren vs Peña II.a-Mariezkurrena II.a
    Tourra 2020 Webgune berezia Tourra 2020
    Euskal Selekzioak Euskal selekzioak irabazi egin dio Korsikari,… Euskal Selekzioak
    Emakumeen Kirola Partidak zuzenean, bideoak, kronikak... Emakumeen Kirola
    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena