21:39

Eibar

SMARTBANK LIGAKO PLAY-OFFAK

Eibarrek 0-2 galdu du Gironaren aurka eta igotzeko aukerarik gabe geratu da

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Kataluniako taldeak partida hasi eta berehala orekatu du kanporaketa, eta luzapeneko lehen minutuan egin du sailkapena eman dion gola.

  • Gironako jokalariak partidako lehen gola ospatzen.

    Gironako jokalariak partidako lehen gola ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eibarrek galdu egin du Ipuruan Gironaren aurka (0-2), eta igoera play-offeko finaletik kanpo geratu da; izan ere, Katalanek buelta eman diote talde armaginak Montilivin lortutako garaipenari (0-1).

Michel Sanchezen taldea partidako lehen minutuan aurreratu da, Borja Garciak area kanpotik sartutako gol ikusgarri bati esker, eta luzapeneko lehen minutuan egin du bigarrena Cristhian Stuani uruguaitarraren burukadarekin. VARak jokaldia aztertu badu ere (aurrelariaren posizioak zalantzak eragiten zituen), azkenerako ontzat jo du.

Gaizka Garitanok zuzentzen duen taldea saiatu da, eta gertu izan du 86. minutuan, Stocihkovek langara bidalitako jaurtiketa batekin, baina ezin izan du kanporaketa gainditu.

Igoera zuzena lortzeko zorian egon zen denboraldi amaierara arte, baina azken jardunaldian Alcorconen luzapenean jasotako golak (1-0) promozioa jokatzera behartu zuen, eta ezin izan du play-offeko lehen kanporaketa gainditu.

2. mailako Play-Offak
2. mailako Play-Offak (Eibar - Girona (0-2))0:2:39 min.

Horrenbestez, Tenerife izango da Gironaren aurkaria, Kanarietako taldeak Las Palmas kanporatu baitzuen bere kanporaketan, bi partidak irabazita (1-0 eta 1-3).

Fitxa teknikoa:

0 - Eibar: Cantero, Correa, Venancio, Chema. Arbilla (Toño García, 99. min), Sergio (Fran Sol, 100. min), Expósito, Corpas (Rahmani, 76. min), Aketxe (Javi Muñoz, 77. min), Stoichkov (Quique González, 106. min) eta Blanco Leschuk (Fernando Llorente, 106. min).

2 - Girona: Juan Carlos, Arnau, Bueno, Bernardo, Juanpe, Valery (Terrats, 106. min), Borja (Aleix García, 46. min), Pol Lozano (Víctor, 87. min), Iván (Jairo, 74. min), Bustos (Stuani, 74. min) eta Alex (Samu Saiz, 91. min).

Golak: 0-1, 1. min: Borja García. 0-2, 91. min: Stuani.

Epailea: Juan Luis Pulido Santana. Txartel horiak: Sergio eta Corpas (Eibar); Juanpe, Arnau, Juan Carlos eta Stuani.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    19 19:30 - 21:30 ZESTA-PUNTA | Elite Txapelketa: Goitia-Manci vs Zelaia-Bailo
    20 22:15 - 00:30 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Elordi vs Artola

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena