19:57

Eibar

SmartBank Liga

Eibarrek bereganatu du Amorebietaren aurkako euskal derbia (1-0)

EITB Media

Armaginek irabazi dute Zornotzako taldearen kontra Ipuruan jokatu duten SmartBank Ligako 31. jardunaldiko norgehiagoka. Stoichkovek Bigarren Mailaren historiako gol azkarrena sartu du.

0:20
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eibarrek irabazi egin du Amorebietaren aurka (1-0) igande honetan Ipuruan jokatu duen SmartBank Ligako 31. jardunaldiko partida. Armaginak lidergoan daude 62 punturekin; Amorebieta, aldiz, azken-aurreko postuan dago 26 punturekin, salbazio postuan dagoen Sportingekiko 7 puntura, eta gero eta zailago du mailari eusteko helburua lortzea.

Partida hasi eta 8,6 segundo behar izan ditu Eibarrek gola sartzeko; Stoichkovek Bigarren Mailaren historiako gol azkarrena sartu du, talde armagina markagailuan aurretik jarrita.

Gola hartu arren, Amorebietak ez du amore eman eta Larrak 32. minutuan egin duen falta jaurtiketa Canterok desbideratu du, erantzun bikaina emanda. Eibarren erantzuna 37. minutuan iritsi da, baina Santamaria atezainak gola eragotzi du, atepean baloia harrapatuta. Neurketako 37. minutuan, epaileak baliogabetu egin du Obiren gola, aurrelariak pasea jaso aurretik taldekide bat jokoz kanpo egon delako.

Azken txanpan, zelaira sartu berria zen Rhamanik norgehiagoka erabakita uzteko abagunea izan du, baina kanpora joan zaio jaurtiketa. Luzapenean, 95. minutuan, gertu izan du gola Amorebietak; Unzuetak area barruan errematea egin, eta ez du aurkariaren ate aurrean asmatu.

Fitxa teknikoa:

1. Eibar: Cantero, Correa, Venancio, Chema Rodriguez, Toño García (Tejero, 76. min), Atienza, Exposito, Corpas (Quique, 84. min), Aketxe (Sielva, 62. min), Stoichkov (Rahmani, 84. min) eta Blanco Leschuk (LLorente, 62. min).

0. Amorebieta: Santamaria, Larra, Markel Lozano, Nolaskoain, Irazabal, Andoni Lopez, Javi Ros (Olaetxea, 57. min), San Jose, Iker Bilbao (Alvaro Peña, 73. min), Moreno (Etxaburu, 82. min) eta Obi (Unzueta, 73. min).

Epailea: Saul Ais Reig. Txartel horia atera dio Venancio Eibar taldeko jokalariari, 77. minutuan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena