21:01

Eibar

2-0

Porrota jaso du Eibarrek Jose Zorrillan eta etxetik kanpo irabazi gabe jarraitzen du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Armaginek ezin izan diote aurkariaren abileziari eutsi eta esku hutsik itzuli dira etxera. 9. minutuan Sergi Guardiolak egin duu aurrena eta 38. minutuan Salisuk bigarrena.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eibarrek porrota jaso du Jose Zorrilla zelaian Valladoliden aurka. Gauzak horrela, etxetik gabe partidarik irabazi gabe jarraitzen du. Armaginek ezin izan diote ezustea eman Valladoliden defensa gogorrari.

Egoki antolaturik, intentsitate biziarekin eta ideiak argi zelairatu da Jose Zorrillan etxeko taldea, eta azkar iritsi da lehen gola, hain zuzen ere, 9. minutuan, Sergi Guardiolaren eskutik.

Armaginak berdinketaren bila aritu dira irmo baina ez dute asmatu eta Valladolid nagusi izan da norgehiagokaren hein handi batean.

Lehen zatia bukatu aurretik, Valladolidek gol bakarra ez eta bigarrena ere egin nahi izan du 10. Jardunaldiko hiru puntuak ziurtatu ahal izateko. Salisuk egin du, beraz, neurketako bigarrena 38. minutuan.

Eibarrek markagailua irauli ahal izateko lanak egin ditu baina ez du asmatu eta esku hutsik itzuli da etxera.

Fitxa teknikoa:

2 - Valladolid: Masip; Moyano, Kiko Olivas, Salisu, Nacho; Oscar Plano (Waldo, 90.m), Michel, Joaquin, Toni Villa (De Frutos, 68.m); Guardiola eta Ünal (Anuar, 79.m).

0 - Eibar: Dmitrovic; Tejero (Sergi Enrich, 46.m), Oliveira, Arbilla, Cote; Escalante, Diop, Edu Exposito; Pedro Leon, Quique (Kike, 65.m), Orellana.

Golak: 1-0, 10.m: Guardiola. 2-0, 39.m: Salisu.

Epailea: Jose Luis Munuera Montero.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    20 15:10 - 17:30 ERREMONTEA | Berria txapelketaren finala
    20 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Ezkurdia vs Zabala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena