17:23

Athletic club

IZENDAPENA

Mikel Gonzalez izango da Athleticeko Kirol arduradun nagusia

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Teknikari bilbotarra aurretik zegoen erakunde zuri-gorriaren organigraman, Kirol Garapeneko zuzendari gisa.

  • Jon Uriarte eta Mikel González

    Jon Uriarte eta Mikel González. Argazkia: Athletic Club

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jon Uriarte presidentea buru duen Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzordeak Mikel Gonzalez izendatu du talde zuri-gorriko futbol zuzendari, hartara, teknikari bilbotarra Athleticeko "Kirol arduradun nagusia izango da", Kirol Garapeneko Zuzendari lanetan.

Talde zuri-gorriak jakitera eman duenez, "Kirol CEO berriak gizonezkoen eta emakumezkoen sekzioen lidergo bateratua hartuko du bere gain, eta Kirol Arloko Plan Estrategikoa (lehen taldeak, Lezama eta Kanpoko Proiektua) gauzatzeko ardura izango du, iraupen eta epe luzerako ikuspegi argiarekin".

Gonzalez aurretik zegoen erakunde zuri-gorriaren organigraman; izan ere, Kirol Arloko Zuzendaritza Batzordeko kide zen, Kirol Garapeneko zuzendaria. Athleticek plazaratutako oharrean irakur daitekeenez, izendapen berriarekin Gonzalez "maila gorenean kokatzen da Zuzendaritza Batzordearen barruan". Orain arte, "funtsezko rola bete du erabaki eta proiektu garrantzitsuenetan, hala nola plantillen diseinuan, maila guztietako jokalari eta teknikarien fitxaketetan edo egindako lagapenetan", zehaztu du erakunde zuri-gorriak bere oharrean.

Gonzalez aurtengo udan iritsi zen Athleticera, Alaveseko Kirol Zuzendaritzako albokoa zenean. Aurretik, Gasteizko taldeko harrobiko arduraduna izan zen, eta NK Istra 1961 Kroaziako klubeko CEO rola ere izan zuen. Aipatu taldea Alavesekin hitzartuta dago.

Athleticek zehaztu du Mikel Gonzalezen igoerak "hutsik" utzi duela Kirol Garapeneko zuzendariaren postua, eta, beraz, dagoeneko abiatu duela "hautaketa prozesu bat" Zuzendaritza Batzordearen barruan hain garrantzitsua den postu horretan profil berri bat sartzeko.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    20 15:10 - 17:30 ERREMONTEA | Berria txapelketaren finala
    20 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Ezkurdia vs Zabala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena